Denboraldiko azken saioa da gaurkoa eta, horrenbestez, ohi baino gonbidatu gehiago eduki ditugu eta edukia ere izan da anitza.
Hasteko euskal oiloa bermatzeko Gipuzkoan egiten den lanaren gainean hitz egin dugu José Pablo Larrearekin, gero aholkuak eman ditugu sasoi hauetan laborantza aurrera ateratzeko Jakoba Errekondorekin batera eta, bukatzeko, lehen sektorea eta kooperatibismoa uztartu ditugu Martin Uriartek, Lorrako gerenteak bizitako esperientziaren bidez.
Gainera, Jaime Zubia izan dugu, betiko moduan, lehen sektorearen testuinguruaren gaineko erradiografia egiteko.