Bilbok eta Bizkaiak 166 grabaketa jaso zituzten 2022an. Besteak beste, film luzeak, laburrak, telesailak, iragarkiak, telebista programak, dokumentalak edo bideoklipak grabatu egin ziren.
Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak eta Ainara Basurko, Garapen Ekonomikoko foru zinegotziak, gaur aurkeztu dute Bilbao Bizkaia Film Commission-en jardueraren balantzea. Horren arabera, hiribildua eta lurraldea ikus-entzunezko filmaketetarako nazioarteko erreferentzia dira.
Bilbao Bizkaia, agertoki arrakastatsua
Bilbao Bizkaia Film Commission Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako doako zerbitzu publikoa da, eta helburua da hiribilduari eta lurraldeari filmaketak eskaintzea, kudeatzea eta erakartzea. Lan hori, zazpi urteko ibilbidean, euskal zinemaren gaur egungo arrakastaren maila gorenera iritsi da.
Mundu osoan ezaguna da euskal zinema, gure ikus-entzunezko industriaren gaitasun profesionalari garrantzia ematea lortu du eta nabarmentzekoa da tokiko talentua bertan garatu eta bertan geratu dela, historia unibertsal arrakastatsuak sortzeko potentziala duena eta proiektu askotan euskal kultura eta idiosinkrasia indartzen dituena.
Aitorpen horrek oinarri ditu jasotako kritika eta nazioarteko sariak, eta Bilbora eta Bizkaira erakartzen ditu ekoiztetxe handiak eta ikus-entzunezko zuzendari onenak. Horren adibide dira:
- Intimidad. Netflix plataformako telesailak mundu mailan izan zuen arrakasta eta 98 egunez grabatu zen Bilbon eta Bizkaian. 60 milioi orduz baino gehiago ikusi zen hiru astetan, 190 herrialdetan, eta 58 herrialdetan TOP 10ean egon zen; munduan, astebetez, gehien ikusi zen ingelesezkoa ez den telesaila, mundu mailan ere, gehien ikusi zen zazpigarren telesaila izan zen, fikzio kategorian.
- Cinco Lobitos (Bilbo-Bizkaia). 2023rako hainbat saritarako izendapen eta sari jaso ditu, hala nola hamaika Goya Sari, hiru Feroz sari (gidoi onena, emakumezkoa aktore protagonista onena, Laia Costarentzat, eta emakumezko bigarren mailako aktore onena, Susi Sanchezentzat), bi Forque Sari, lau Biznagas Sari, Malagako Zinemaldian, eta ekoizpena, Berlinaleko Panorama Sailean.
- Bilboko eta Bizkaiko La Vida Padre, bildutako diruaren arabera, TOP 10ean egon zen lehenengo bost asteetan, eta Bilboko Guggenheim Museoan aurrestreinatu zen, mundu mailan.
- Urteko komedia El Cuarto Pasajero izan da. 2022an, estatuko laugarren film arrakastatsuena izan zen eta TOP 10 zerrendan egon zen lehenengo zortzi asteetan.
2022 zenbakietan
2022an, Bilbao Bizkaia Film Commission-ek beste behin, markak hautsi ditu ikus-entzunezko proiektuei dagokienez, zehazki, 253 ekoizpeni dagokienez.
Bestalde, 166 grabaketa egin ziren. Horietatik 94 proiektu euskaldunak dira, 47 estatukoak eta 25 nazioartekoak.
(*) Arreta jaso duten ikus-entzunezko ekoizpenak: 253
- Publizitate iragarkiak: 70
- Film laburrak: 45
- Telebista programak: 39
- Film luzeak: 25
- Dokumentalak: 25
- Bideoklipak: 19
- Telesailak: 17
- Argazki saioak: 11
- Websailak: 2
(*) Nahiz eta arreta aurten jaso, horrek ez du esan nahi grabaketak ere aurten egingo direnik.
(*) Grabatu diren ikus-entzunezko ekoizpenak: 166
- Publizitate iragarkiak: 45
- Telebista programak: 34
- Film laburrak: 32
- Dokumentalak: 21
- Bideoklipak: 12
- Argazki saioak: 10
- Film luzeak: 5
- Telesailak: 5
- Websailak: 2
(*) Nahiz eta grabaketak aurten egin, horrek ez du esan nahi arreta aurten jaso dutenik. Hasierako harremana eta arreta grabaketa egin baino lehenago gertatzen dira, hilabete asko lehenago eta, batzuetan, urte asko lehenago.
Zifra horiek, urtez urte, handitu eta indartu egiten dute Bilboko eta Bizkaiko posizionamendua eta ospea dakarte nazioarteko ikus-entzunezko ekoiztetxe handientzat, beren proiektuak mundu osoko beste ekoiztetxe batzuentzat aurkezpen-gutun gisa baliatzen dituzte eta.
Bilbon eta Bizkaian grabatutako film luzeak eta telesailak
Aurreko urtean zehar, Bilbo eta Bizkaia film luze garrantzitsuak grabatzeko agertokiak izan ziren, besteak beste:
- 20.000 especies de abejas, Estibaliz Urresola arabarrak zuzenduta, Basaurin eta Portugaleten grabatu zen, besteak beste. Aktoreak ospe handiko Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain edo Itziar Lazkano dira, beren mailako beste aktore batzuen artean. Lehenengo aldiz, zuzendari euskaldun bat lehiatuko da Berlinaleko Urrezko Hartz bat irabazteko.
- La Ermita beldurrezko film bat da, Carlota Peredaren zuzendaritzapean, Bilbon filmatu da, eta aktoreen zerrenda osatzen dute, besteak beste, Belén Rueda sarituak, Maia Zaitegik edo Josean Bengoetxeak.
- Las Buenas Compañías (zuzendaria: Silvia Munt) Ondarroan filmatu da eta protagonistak Itziar Ituño, Alicia Falcó eta Elena Tarrats dira.
- Reescritura Víctor Iriartek zuzendutako filma da eta Bilboko hainbat txokotan grabatu zen. Aktoreen zerrenda osatzen dute, hala nola Ana Torrentek, Lola Dueñasek eta Manuel Egozkuek.
- Charlie Chaplin, a man of the world Charles Chaplinen jatorriari buruzko filma da eta Carmen Chaplin aktore eta umorista ingelesaren bilobak zuzendu du. Bilbon filmatu zen eta Charlesen semeak, hau da, Michael Chaplin eta Christopher Chaplin dira protagonistak.
Telesailei dagokienez, Estatuko zein nazioarteko ekoizleek ere hiribilduan eta lurraldean topatu dute grabatzeko eszenatoki ezin hobea. Aurreko urtean bost telesail grabatu ziren Bilbon eta Bizkaian. Horien artean nabarmentzekoak dira:
- El Silencio (Netflix) inguruan grabatu zen (Bilbo, Portugalete, Getxo eta Sopela) eta zuzendaria Aitor Gabilondo da. Aktore nagusiak honako hauek dira: Arón Piper, Almudena Amor, Aitor Luna, Mikel Losada, Manu Ríos, Cristina Kovami, besteak beste.
- Balenciaga Disney+ plataformako telesaila da, eta askotan saritutako Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi ditu zuzendari. Besteak beste, Bilbon eta Balmasedan grabatu zen eta aktoreak Alberto San Juan, Blanca Cuesta, Patrice Thibaud eta Josean Begoetxea dira, beste batzuen artean.
- Alex de la Iglesia bilbotarrak 30 monedas Bilbon eta Bizkaian grabatu zuen, berriz ere, Paul Giamatti, Miguel Ángel Silvestre, Macarena Gómez eta Megan Montaner protagonista dituen HBO plataformako telesailaren bigarren denboraldiko erreferentziazko eszenak filmatzeko.
- Bestalde, Big Wave Eskola - Itxasoa (EITB) hemen grabatu zen: Muskiz, Zierbena, Getxo, Plentzia, Gorliz, Sopela eta Galdakao; eta aktoreak honako hauek dira: Jon Plazaola, Nerea Mazo, Itziar Atienza, Jon Mendia eta Nerea Garmendia.
Film laburren atalean nabarmentzekoak dira Prioridades (Tamara Lucarini) eta El Aprendiz (Raúl Campos).
Nazioarteko telebista programak
Telebistan gehien ikusten diren programetako batzuk Bilbon eta Bizkaian ere ikusten dira, beren agertokientzako ezinbesteko espazioa da. Horrela, El Camino de Santiago by Julius sukaldaritza programa, Estatuan eta Latinoamerikan ematen da, eta Bilbon, Gernikan, Getxon eta Orozkon filmatu zen. Masterchef Celebrity programaren kapituluetako bat Bilboko Guggenheim Museoan grabatu zen. Durchgefragt in Bilbao programa alemaniarra edo EIC on the Move programa filipinarra Bilboko kaleetan grabatu ziren, hirigintza eraldaketa eta gastronomia erakusteko
Webgunea, lehenengo harremana helmugarekin
Bilbao Bizkaia Film Commission-en webgunea profesionalei zuzenduta dago eta 2022an 9.384 saio baino gehiago izan zituen, 6.935 pertsona baino gehiagoren eskutik. Bisita bakoitzak batez beste lau minutu eta hogeita hamahiru segundo iraun zituen. Webgunea beste tresna bat da grabaketak hartzeko eta Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko merkatuaren posizionamendurako.
Ikus-entzunezko lanak ekoizteko zerga-pizgarriak
2023ko urtarriletik, Bilbao Bizkaiak zerga-tratamendu lehiakorragoa du ikus-entzunezko lanak ekoizteko. Kultura sustatzeko zerga-pizgarriak eguneratzen eta zabaltzen dituen Foru Arauaren helburua Bilbao Bizkaiak ekoizpen kulturalerako duen xarma sendotzea da. Horretarako, sektoreko zenbait eragilek lurraldean egiten duten lanaren alde egingo da eta euskarazko ikus-entzunezko ekoizpenen eta ekoizpen eszenikoen sustapenari garrantzi berezia emango zaio.
Kenkaria film luze zein laburren eta bestelako ikus-entzunezko lanen ekoizpenei (fikziozko zein animaziozko telesailak, dokumentalak eta abar) aplikatuko zaie, nazionalitatea zeinahi den, izan zinemakoak, telebistakoak edota formatu digital berrietakoak, baldin eta izaera kulturala frogatzen badute. Kenkariaren oinarria ekoizpenaren kostuak osatuko du, kopiak eskuratzeko gastuekin eta ekoiztetxearen kontura dauden publizitate- eta sustapen-gastuekin batera.
Aplika daitekeen kenkaria %35 eta %60 artekoa da, eta lurraldean egindako gastuen eta inbertsioen araberakoa izango da. Gainera, %10 aplikatuko zaie euskara hutsean filmatutako obrei. Gauzak horrela, gehienezko kenkaria %70ekoa izango da.
Bilbao Bizkaia Film Commission
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2015. urtean sortu zuten Bilbao Bizkaia Film Commision. Doako zerbitzu publiko bat da, eta grabaketak erakartzea, kudeatzea eta laguntza ematea du xede. Guztira, 1.547 grabaketa, eta ikus-entzunezko 1.016 proiektu gauzatu dira.
Bilbao Bizkaia Film Commission-en laguntza egonkorra eta pertsonalizatua fase guztietan ematen da, ekoizpenean, lokalizazioan, zerbitzu profesionaletan, administrazio kudeaketetan, ekoizpen espazioetan, ostatuan eta logistikan, bai eta erakundeen laguntzan eta konfiantzan, segurtasun juridikoan eta zerga pizgarrietan ere.
Lankidetza publiko pribatuari esker gauza daiteke lan hori. Izan ere, bitartekari lanak egiten ditu ekoiztetxeen eta eragile pribatu zein erakunde publikoen artean. Lankidetza ezinbestekoa da Bilbon eta Bizkaian grabaketen industrian aurrera egiteko.
Bilbao Bizkaia Film Commission Spain Film Commission eta European Film Commission Network-en kide da, eta 90 film commission baino gehiago ordezkatzen ditu, Europako Batzordearen laguntzarekin.