Navarra

1936-1939ko gerrako kontuak partekatu ditu Labiaga ikastolak

Labiagako eta Olorongo ikasle eta irakasleak, Berako alkatearekin batera, plazan.

Labiaga ikastolako ikasleek, Argaitzeko eta Gurseko askatasun haizea proiektuaren bitartez, 1936-1939ko gerran Beran gertatutakoa Oloronetik bisitan etorritako ikasle eta irakasleekin partekatu dute. Nahia Senper Mazizior, Labiaga ikastolako ikasle ohi, Patxi Lazkanotegi, Labiaga ikastolako guraso eta Aitor Elexpuru, Berako alkate bidelagun izanik, Argaitzeko harrobia, Berako plaza eta Okalarreko kontzentrazio esparrua izandakoa bisitatu dituzte. Historia eta bere ondorioak ezagutzearekin batera, egia, justizia eta erreparazioaren garrantzia landu dituzte.

17/12/2022