Araba

1936ko gerra gogoratzeko erakusketa berria

Gizartea
Erakusketaren bi sortzaileen irudia. Argazkia: Alex Larretxi

Bihar eta igandean izango da, 10:00etatik 13:00etara, hiriguneko hainbat toki desberdinetan

Gasteizko historia ahaztu ez dadin, VG-1936 taldeak erakusketa bat –1936 (g)uda, un verano de guerra– prestatu du biharko eta igandeko, hiriko hainbat leku desberdinetan 1936ko gerraren sei argazki (metro 1 x metro 1) desberdin jarriz.

Izan ere, Gasteizko hainbat argazkiren bidez, garai hartan oso garrantzitsuak izan ziren hainbat gai jorratu nahi dira, hala nola: emakumearen papera, Elizaren garrantzia, gizartearen militarizazioa eta haren ondorioak, besteak beste. Proiektua hainbat kaletan jarritako argazkien bidez bideratuko da. Hala, 10:00etatik 13:00etara izango da erakusketa eta ibilbide osoan zehar bisitatu ahal izango da, eskarmentu handiko gidari batekin. Bi bisita gidatu eskainiko dira: bihar, 11:00etan (gaztelaniaz), eta igandean, 11:00etan (euskaraz). Irteera Gasteizko Tren Geltokitik izango da. Aldez aurretik erreserbatu behar da lekua, ondorengo helbidera idatziz: 1936.VG@gmail.com. Bestalde, argazkiak Ceferino Yanguasek ateratakoak dira eta jende guztiarentzat egongo dira ikusgai. Gainera, panel bakoitzean hainbat diptiko eskainiko dira, argazki bakoitza bere testuinguruan kokatzeko. Adibidez, Dato kalean kokatuta egongo den eta bere garaian bertan egin zen irudietako batek altxamendu nazionala kontatu eta islatzen du. "1936ko uztailaren 18an Espainiar Guda Zibila bihurtuko zen Altxamendu Nazionala eman zen. Gasteizko kasuan, lehenengo egunetik gizartearen zati handi batek bando matxinoaren alde lerrotuko zen. Frontea Legutio aldean ezarri zen, Gasteiz borroka lerro zuzenetik kanpo utziz", azaltzen dute argazkiaren alboetako azalpenetan eta gaineratzen dute: "Argazkia Dato kalean egina da, 1936ko abuztuaren 13an, manifestazio baten bitartean. Iruñara bidean zioan beteranoz beteriko tren bat pasa berri zen". Beste irudi batean, emakumeek gerra horretan Gasteizen izan zuten garrantzia azaltzen eta islatzen da, batez ere janaria eta arropa prestatzeko lanetan edo osasun lanetan. "Gerran zehar emakumeek paper oso garrantzitsua bete izan zuten Gasteizen", azaltzen dute argazkiaren alboan.

Karlos Turrillas historiako lizentziadunaren kezkatik sortu da erakusketa hori. Hain zuzen, beste hainbat kiderekin elkartu zen talde bat sortzeko eta Gasteizko Udalaren Haziak lehiaketara aurkezteko. "Bisitaria Gasteizko historiara hurbiltzea eta Espainiako Gerra Zibila bezalako gatazka batek gure gizartean izan zuen eragina egiaztatzea da asmoa. Gainera, proiektu honen helburua 1936ko irudi historikoak deskribatzea da, garai hartan gertatutakoak aztertuz, baina helburu politikorik gabe", azaltzen du Karlos Turrillasek.

Proiektua Hain zuzen, eta egunkari honetan zehaztu denez, hiria goitik behera aldatu zen gerra horren ondoren, bai sozialki, bai emozionalki, eta talde horrek horregatik izan du gasteiztarrei gogoratzeko beharra. "Ez dugu nahi gertatu zena ahaztea", dio. Erakusketa honetarako, talde honek urtebete daramatza argazkien aukeraketa, azalpenak eta egin duten proiektu osoa mimoz lantzen. Hain zuzen ere, irudien aukeraketa joan den udan hasi zen, udal artxibora joanda, konfinamendua bukatu eta gero: "Udal artxibotik asko lagundu digute, izan ere, joan ginenean konfinamendua bukatu berri genuen, eta ez zen erraza izan lan hori egitea covid-19aren aurkako neurriekin. Baina asko lagundu ziguten irudiak biltzen", dio.Lan horren ondoren, informazio guztia bildu dute, herritarren eskura jartzeko Gasteizko historia gogorarazteko. "Azalpen honekin ez dugu eztabaida politikoetan sartu nahi, eta ez da ideologia politiko jakin baterako ere. Gasteizen gertatutakoa da, objetiboa, eta gertaerak gertatu ziren bezala kontatzen ditugu. Gerra horrek hiria aldatu zuen, eta uste dut beharrezkoa eta garrantzitsua dela, gertatutakoa gogoratzen jarraitzea", dio.

Erakusketa honen ondoren, talde honek hainbat proiektutan lanean jarraitu nahi du, guztiak ere 1936ko gerrarekin zerikusia dutenak. Hain zuzen ere, ez dute baztertzen erakusketa bera etorkizun ez oso urrunean erakusteko aukera ematea berriro ere. "Pozik gaude erakusketa honekin, aurten gerraren 85. urteurrena ospatzen delako, baina denboraz kanpoko erakusketa da; etorkizunean, orain arrakasta izanez gero, berriz ere antolatu dezakegu", azaldu du Turrillasek.

"Gasteizko historiara hurbiltzea eta gatazkak izan zuen eragina egiaztatzea da helburua"

Karlos Turrillas

Sortzailea

19/06/2021