Araba

24 konpartsa inauteriak alaitzeko

6.433 lagunek hartuko dute parte Gasteizko Inauterietako desfileetan 24 konpartsatan banatuta
Iazko inauteriak

Dena prest dago. Gasteizek festarako, ondo pasatzeko eta inauteriez gozatzeko gogoa du!

Egun gutxi barru hasiko da inauteria Gasteizen, eta dagoeneko iragarri dira Gasteizko kaleak alaituko dituzten konpartsak.

“Desfile herrikoietan 24 konpartsa bilduko dira; hau da, iaz baino bat gehiago, eta 6.433 lagunek hartuko dute horietan parte. Gasteiztarrak Inauterietan dena ematera animatu nahi ditugu, murrizketarik gabeko lehen urte honetan”, adierazi du Hezkuntza eta Kultura arloko zinegotziak, Estibaliz Cantok.

Egitaraua ostegunean, hasiko da, Araba osoan aspalditik datorren tradizio batekin: Ostegun Gizena. Gasteizen, 17:30ean hasita, hiriko kaleetan zehar abesbatzen bira egingo dute eta Arabatxo Arabako Haur Abesbatzen Elkarteko abesbatzek eta Musiketxe Udal Folklore Akademiako dantzariek eta musikariek hartuko dute bertan parte.

"Hiriko hainbat auzo eta kale zeharkatu ondoren, eta hainbat urtez halakorik egin ezin izan ondoren, guztiak Probintzia plazan elkartuko dira 19:30ean eta han elkarrekin emanaldia eskainiko dituzte oso ezagunak diren abestiak eskainiz: Adiu paure carnaval’, Carnavalito, Mozorro, Tolosako Ihauteriak eta, amaitzeko, José Antonio Fernándezen Arabako Jueves de Lardero abesti tradizionala joko dute", gaineratu du.

Ekitaldi horretan 300 haur inguru bilduko dira eta bertan izango dira Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko dantzariak ere. Emanaldia amaitzean, partaideen artean txoripan tradizionala banatuko dute.

Kultura Zerbitzuak aurten Inauterietan parte hartuko duten konpartsen aurkezpenaren ekitaldia ospatuko du gaur arratsaldeko 18:00etan, Goiuru Jauregian.

Halaber, konpartsek desfileetan eramango dituzten mozorroak ere ezagutzera emango dira.

15/02/2023