Datorren urtean 26,4 milioi euroko aurrekontua izatea aurreikusi du Bermeoko Euzko Alderdi Jeltzaleak. Oraintsu aurkeztutakoa udalerriko beste bi alderdi politikoei –EH Bildu eta Guzan–, orain emendakinen txandan sartuak dira, abenduan ospatezeke den osoko bilkura berezi baten onarpena emateko bidean pausoak emanez. Negoziaketari ekiteko prest ageratu dira jeltzaleak, prozesu osoa “adostasun zabalenarekin aurrera ateratzea” esperoz. “Bizi kalitatea hobetzea, herriko jarduera ekonomikoa sustatzea eta bermeotarron nortasuna balioan jartzea”, legegintzaldian markatutako hiru helburuak dira proposatutako plangintzaren gakoak. Udal gobernuko taldeak zaldutakoaren arabera, “proposamen guzti-guztiak aztertzeko borondate osoa” daukate, “posible den heinean adostasun zabalak bilatze aldera”.
Idoia Platasek eta Maitane Leizaola EAJko kideek eman zuten aurrekomntuaren proposamenaren berri, Batzokian egin zen agerraldian. Eta hainbat dira datorren urterako zehaztu diren inbertsioak. Gastuen kapituluan integratutakoak, Pertsonal sailak izango du bolumenik handiena izango duen esparrua, aurrekontuaren %58a, 15,2 milioi euro guztira. Bada, inbertsioek 1,4 milioi euro izango dituzte eta hauen artean, San Martin inguruan, Klarisen konbentu atzeko jardinean, aire libreko kirolgunea eta umeen-tzako jolasgune berria eraikitzea egongo da –201.320 euro–; Txibitxiaga kalea eta Itxasbegi auzoa konektatuko dauzan igogailua eraikitzea –643.896 euro–, edota Alde zaharrean kokatutako Intxausti kalea berrurbanizatzea agertzen dira. Bestetik, kale-garbiketa zerbitzuak eta Bermeoko kaleen asfaltatzea, gune urbanoetan hobekuntzak eta hiri-altzariak berrizteak dir kopurua nabarmena jasoko dute. Lehen kontuaren kasuan 239.320euro eta bigarrenaren kasuan, beste 210.700 euro euro.
Udalerriko jarduera ekonomikori eusteko, EAJk “langabezian dauden herritarrei formakuntza eta laneratzeko aukera emateko programa” osatuko duela iragarri du, 375.000 euroko inbertsioarekin. Ekintzailetza bultzatzea ere “estrategikotzat” jo dute, 56.000 eurorekin. Eta herriko eta eskualdeko enpresan lehiakortasuna hobetzeko programak 62.000 euro jasoko ditu. Azkenik, datorren urtean titulatu berriak direnei lehen lan esperientzia eskaintzeko programa berezia sortuko dute, 132.618 euro inbertituz- Hirugarren helburuari erantzina emateko, “bermeotarron nortasuna balioan jartzeko”, Ortube itsasontzia berreskura-tzea –40.000 euro–, Eingule? delako Bermeoko euskera balioan jartzeko ekintzak diruz laguntzea eta Gaztelugatxe modu jasangarrian “eta geure nortasuna balioan jarriz autobus eta bisita gidatuak” antolatzea dira helburu nagusiak, azken honetan orotara 77.000 euro bideratuko direlarik.