Buscar
Bizkaia

27 milioi euro Bizkaiko enpresak eraldatzen hasteko

Ainara Basurko eta Joseba Mariezkurrena
Ainara Basurko eta Joseba Mariezkurrena

"Ekonomia Sustatzeko Sailak 27 milioi euro edukiko ditu itzuli behar ez diren dirulaguntzak emateko enpresen eraldakuntza eta trantsizio handiak sustatzeko". Hitz horiekin aurkeztu du astelehen honetan Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatu Ainara Basurkok Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak enpresa eta pertsona ekintzaileentzako dirulaguntzen programak. Laguntzen helburua " gure ekonomiak lehiakorra izaten jarraitzea" dela adierazi du.

Beraz, diputatuak eta Enpresa Lehiakortasuneko eta Ekintzailetzako zuzendari Joseba Mariezkurrenak zehaztu duten bezala, aurten ekintzailetza, lehiakortasuna eta nazioarterakotzea bultzatzeko eta talentua erakartzeko proiektuei laguntzeko programak abiaraziko dira 24 arlotan. Aurtengo berrikuntza nagusia garraioaren sektorea modernizatzeko programa da. Programa honetarako milioi bat euro ipini dira. Laguntza-lerro hau urtarrilaren 16an ireki da, eta dagoeneko 253 eskaera jaso dira.

"Gainera, aurten digitalizazioaren eta ekonomia zirkularraren estrategia zabalduko dugu ahalik enpresa gehien bultzatu nahian. Eta guztira 2 milioi euro banatuko ditugu zuzeneko laguntza modura gizartean eragin handia duten proiektuak aztertzeko, prestatzeko eta abian jartzeko. Dekretu hau garapen jasangarrirako helburuekin bat dator. Beraren helburua da konponbide berriak aurkitzea gizartearen egungo erronketarako, bai ingurumenekoetarako, bai gizarte-arazoetarako, arreta berezia ipinita zahartze aktiboan", esan du diputatuak.

Basurkok esan du laguntza-programak bere sailak Bizkaiaren lehiakortasuna bultzatzeko erabiltzen dituen tresnetako batzuk direla. Dirulaguntzen dekretuak eraldaketa hori bultzatzeko ditugun tresna nagusietakoak dira. Baina ez dira bakarrak. Aldi berean balio handiko zerbitzu ugari eskaintzen ditugu ekintzailetzaren, berrikuntzaren, nazioartekotzearen eta talentuaren esparruan. Aholkularitza-, prestakuntza- eta finantzaketa-zerbitzuak. Eta beste gauza bat oso garrantzitsua dena: urteak daramatzagu lanean Bizkaiak aldaketa horiei guztiei berme osoz aurre egin ahal izateko beharrezko azpiegiturak eta baldintza ezin hobeak izan ditzan. Proiektu estrategiko handiez ari naiz: BAT, 42 Bizkaia, Nagusi Intelligence Center, Energy Intelligence Center eta AICren hirugarren fasea".

2023-02-07T19:14:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo