Buscar
Gipuzkoa

35.000€ behar dira Bergarako musika eta dantza eskola berritzeko

Herrikideen laguntza eskatzen dute eskolatik obrak finantzatzeko
Bergarako musika eta dantza eskola
Bergarako musika eta dantza eskola

Actualizado hace 3 horas

Duela 41 urte, irabazi asmorik gabe, Bergarako musika eta dantza eskola Mariaren Konpainiak lagatako eraikina hartu zuen bertan herrikideentzako ekintzak antolatzeko. Orduztik herriko ondare kulturala haziz joan da eta egun 550 ikaslek erabiltzen dituzte instalazioak.

Baina eraikina ez dago egoerarik hoberenean, urteek narritu baititu zorua, ormak eta teilatua, besteak beste. "Arriskutsua da", adierazi du Bergarako musika eta dantza eskolako zuzendariak, Aritz Alustizak, Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian, "zorua jausi egin da".

Konpainiak eskolakoei eraikina utzi zienean jarritako baldintza bakarra izan zen eskolakoek egin beharko zituztela eraikina mantentzeko lanak eta konponketak; batzuk egin badiera ere egun eraikinak dituen arazoak konpontzeko 35.000 euro behar dira.

Egoera horretan, azaldu du Alustizak, "herrikideengana jo dugu laguntza eskatzeko" eta hartutako erabakien artean, adibidez, badago neguko boletoen prezioa euro bat igo izana eta ikuskizun solidarioen programazioa, bai dantza eta musikazkoak.

Lehenengo lanak

Okerren dauden gelak beheko solairuan daude, lau gela dira zeinetan obrak egingo diren 2025eko urte hasieran, lan horien finantzaketa Bergarako udalaren esku geratuko da.

2024-11-28T12:59:58+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo