Buscar
Gipuzkoa

350 korrikalari batuko dira igandean Arrasate-Udalatxeko VII. edizioan

Mendi lasterketan lehiatzera datozenei osagai berriak eskaintzeko asmoarekin sariak indartu dituzte
Mondraitz Kirol Klubeko kideak, atzoko aurkezpenean. | ARGAZKIA: A.D.
Mondraitz Kirol Klubeko kideak, atzoko aurkezpenean. | ARGAZKIA: A.D.

Kirol ikuskizuna izango da protagonista datorren igandean Udalaitzeko inguruetan. Mondraitz klubeko kideek antolatzen duten Arrasate-Udalatx mendi lasterketaren zazpigarren edizioak 350 korrikalari batuko ditu irteera puntuan (10.00etan Herriko plazatik); horietatik 184 bailarakoak, eta hortik 119 arrasatearrak.

21 kilometroko ibilbidea eta 1.350 metroko desnibel positiboa dituen lasterketak aurreko urteetako osagai nagusiak mantenduko ditu, baina berrikuntzekin ere badator. “Babesleei eta laguntzaileei esker sari ekonomikoak handitzeaz gain, garaikurrak berritu dira. Gainera, gainsari berezia egongo da ibilbideko denbora ofizialak hobetzen dituen lehen lasterkariarentzat, emakume zein gizonezkoetan”, azpimarratu zuten atzo aurkezpenean antolatzaileek. Indarrean dauden denbora ofizial onenak 1:47:22 (Gontzal Murgoitio 2022an) eta 2:07:32 (Onditz Iturbe 2022an) dira.

Iaz bezala, proba zuzenean jarrai-tzeko aukera izango da streaming bidez (sarean ez ezik, Goiena.eus atarian eta Herriko plazan egongo den pantaila erraldoian).

Parte-hartzaileen jatorriak ere lasterketak lortu duen oihartzuna isla-tzen du. Bartzelona, Girona, Albacete, Asturias, Errioxa edo Zaragozako korrikalariek eman dute izena. Eta emakumezkoen presentzia desorekatua den arren, “urtetik urtera handituz doa, eta 37k parte hartuko dute”, nabarmendu zuten.

2023-03-30T05:59:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo