Bizkaia

42 plaza eskainiko ditu Indautxuko haurreskolak

Indautxuko haurreskola.

Indautxuko Haurreskola berriko 42 tokietako bat nahi duten familiek matrikula egin ahalko dute, bihartik hasita (martxoak 1, eguaztena) eta martxoaren 3ra arte (barikua), egun bi horiek barne. Horretarako, zentrora bertara joan beharko dute (Jose Maria Escuza 4), 09:00etatik 16:00etara bitartean.

Martxoaren 8an behin-behineko zerrendak argitaratuko dira, eta erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea martxoaren 9a izango da. Behin betiko zerrendak martxoaren 13an argitaratuko dira.

Umeentzako lehen haurreskola-eguna martxoaren 15a izango da. Argibide gehiago webgune honetan.

Espazioen banaketa

Haurreskola berriak 1.023 m2 dauzka: 575 m2 barruko aldean, eta 448 m2 kanpoan.

Barruko guneak, 0 eta 1 urte bitarteko 16 umerentzat:

  • 2 gela, bakoitza 30 m2-koa.
  • Atsedenerako lekua, 17 m2-koa, gela bakoitzean.
  • Garbitzeko eta arropak aldatzeko gunea, 7 m2-koa, gela bakoitzean.

Barruko guneak, 1 eta 2 urte bitarteko 26 umerentzat:

  • 2 gela, bakoitza 30 m2-koa.
  • Lo egiteko gunea (sehaskak), 15 m2-koa, gela bakoitzean.
  • Garbitzeko eta arropak aldatzeko gunea, 7 m2-koa, gela bakoitzean.
  • Janariak prestatzeko gunea, 8 m2-koa.

Barruko gune komunak:

  • Zuzendaritzako bulegoa.
  • Erabilera anitzeko aretoa, 60 m2-koa.
  • Sukaldea eta jantokia.
  • Atartea eta korridorea.
  • Komunak eta aldagela.
  • Aulkien/gurditxoen gunea.

Kanpoaldeko guneak:

  • Kanpoaldeko patioa, 448 m2-koa, partez estalia.

Infobilbao, zentro berriari buruz

Bilboko Udalak Infobilbao bat argitaratu du martxoaren 15ean zabalduko den azpiegitura berria ezagutarazteko, haurreskola berriari buruzko informazioarekin.

Guztira, 15.000 ale banatu dira Indautxuko etxeetan eta auzo hartako udal guneetan.

01/03/2023