Gipuzkoa

62 margolari elkartu ziren Ordiziako Aire Libreko Margolan Lehiaketan

Aurtengo edizioan, Ordiziako Plaza Nagusia izan da lehiaketaren gaia, plazak 100 urte betetzen baititu
Ordiziako Aire Libreko Margolan Lehiaketako erakusketa.
Ordiziako Aire Libreko Margolan Lehiaketako erakusketa. / Goierriko Hitza

Larunbat goizean, 62 margolari bildu ziren Ordiziako Aire Libreko Margolan Lehiaketan parte hartzeko. Aurtengo edizioan, Ordiziako Plaza Nagusia izan da lehiaketaren gaia, plazak 100 urte betetzen baititu.

Parte-hartzaileek Plaza Nagusia modu berezian irudikatu zuten, eta antolatzaileen hitzetan, lan guztiek kalitate maila altua izan zuten.

Obrak Barrena Jauregiko erakusketa aretoan daude ikusgai, eta erakusketa maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik.

Sari banaketa

Sariak lehiaketa egunean bertan banatu ziren, arratsaldeko 18.00etan. Javier Soto, Rakel Jiménez, Patxi Morales, Maider Agirre eta Jokin Telleria aritu ziren epaile lanetan.

Fernando Ureta izan zen lehiaketako irabazle nagusia. Gazteen kategorian, Kloe Mazek jaso zuen lehen saria, eta haurren kategorian, berriz, Maeli Mazek.

2025-04-16T14:38:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo