Araba

700.000 euro, bankuen aurkako demandekin

Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak (EKA/ACUV) diru hori berreskuratu du bere bazkideentzat demanda desberdinekinl 2.500 demanda baino gehiagoren ondorioz
Lerro hauekin batera agertzen den irudian, EKA/ACUVen artxiboko-irudia, iraganean egindako prentsaurreko baten argazkia.

700.000 euro inguru, azken sei urteetan finantza-erakundeei jarritako bi mila eta bostehun demanda baino gehiagoren ondorioz. EKA/ACUV Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak eragindako bazkideen artean banatuko duen diru-kopuru hori berreskuratzea lortu du, aste honetan azaldu duenez.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, elkarte horretatik atzo jakinarazi zutenez, zehazki, iaz, EKA/ACUVek 693.000 euro berreskuratu ditu bere bazkideentzat, 2017. urteaz geroztik finantza-erakundeei jarritako 2.500 demanda baino gehiagoren ondorioz. Halaber, 1.710.000 euro eskuratu dira guztira. “Demanda horiek zoru-klausulak aplikatzearen ondoriozko bidegabeko kobrantzari, hipoteka eratzeko gastuen ordainketari (notaritza, erregistroa, kudeaketa eta tasazioa), irekiera-komisioari, Revolving txartelei (abusuzko interesa aplikatzea), phisingari, kreditu usurarioei eta abarri dagozkie”, zehaztu zuten.

Horrela, datu horrek, kontsumitzaile guztiei eragiten dieten abusuzko klausulak eta jardunbideak baliogabetzeko eskatuz aurkeztutako bukarazte-akzioekin lortutako aldeko epaiekin batera, besteak beste, “leihatilan dirua sartu eta ateratzeagatik kobratutakoa eta posizio zordunak erreklamatzearena, EKA/ACUV erreferente jarraitzen du izaten banketxeei egindako erreklamazioetan”, erantsi zutenez. Elkarte horretatik balioesten dutenez, gai horietan bankuek ez dute azalpenik ematen, eta elkarteko kideek deitoratu egiten dute hori. Beraien hitzetan, “oraindik ere deigarria da finantza-entitateek judizioz kanpoko erreklamazioei erantzun barik jarraitu izana. Honen harira, kezkagarria da gaur egun hipoteka eratzeko gastuen zenbatekoen ordainketa eskuratzeko kasu gehienetan judizialki erreklamatzen segitu behar izatea, jada Auzitegiek kopuru horien itzulketari dagokionez azaldutako jarrera finkatua egonik”. Halaber, “jarduera hauek are gehiago berresten gaituzte kontsumitzaileekiko eta, oro har, gizartearekiko dugun konpromisoarekin, eskubideak urratzen ez direla zaintzearren. Hartara, euren interesak kaltetzen dituzten abusuzko ekintza eta jokabideak salatuko ditugu etengabe”, ondorioztatu zuten.

Elkartea

EKA/ACUV Euskal Kontsumitzaileen Alkartea 1991. urtean sortutako irabazteko asmorik gabeko elkarte ez gubernamentala da eta jardute eremua Euskal Autonomia Erkidegoan duena, bulegoak Gasteizen, Getxon, Bilbon eta Donostian izanik. “Eragin politikoa, erlijiosoa edo ekonomikoa alde batera utzita, EKA/ACUV-ek elkarte demokratiko, plurala, progresista eta parte hartzailetzat hartzen du bere burua” eta pertsona kontsumitzaileekin hurrengo esparrutan dihardu: Babesa/Defentsa;

rdezkaritza; informazioa eta formakutza.

“Injustizia eta desberdinatasun asko sortzen dituen gizarte batean bizi gara non kontsumitzaileak komertzio eta enpresen alderdi ahula diren”, baloratzen dute elkartetik. Hori dela eta, EKA/ACUV-en izateko arrazoia kontsumitzaileek merkatuarekiko dituzten eskubideak eta interesak defendatzea da eta lan egitea kontsumitzaileek ondasun eta zerbitzu seguruetan sarbidea izan dezaten. “Modu egokian informatutako kontsumoa defendatzen dugu, arduratsua, gertukoa eta ingurumenarekiko jasangarria dena; aurreratutako gizarte bati lotutakoa non gizarte osoak ongi izanaz gozatzen duen euren etorkizuna hipotekatu gabe”. Ondorioz, hurrengoa aldarrikatzen dute: kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak bizitza soziala zuzentzen dituzten administrazioek “babestu eta erregulatu behar dituzte eta merkatuaren aldetik errespetatuak izan behar dira”; kontsumitzaileek informazio nahikoa eta berezkoa jasotzearen beharra, produktu eta zerbitzuen inguruan, oinarrizkoenetatik hasita, konplexuenerarte euren erabakiak autonomiaz eta konfidantza guztiz har ditzaten. Eta, azkenik, “kontsumitzaileek eskubidea dute produktu eta zerbitzu seguruak, fidagarriak, kalitatezkoak, bermatutakoak eta ingurumenarekiko eragin minimoa dutenak kontsumitzeko”.

02/02/2023