Actualidad

Abanto-Zierbenako landa-bide baten ondoan “abandonatuta” zeuden 700 marihuana kilo aurkitu ditu Ertzaintzak

La Ertzaintza incauta 700 kilos de marihuana abandonados en Abanto-Zierbena

Ertzaintza Muskizeko Ertzain-etxeko ikerketa taldeak Abanto-Zierbenako urbanizazio bateko bide ondoan aurkitu eta konfiskatu zituen eta behar bezala paketatuta zeuden 700 kilogramo marihuana ikertzen ari da. Segur aski ikerketak eta polizia hurbil egoteak bultzatu zituzten marihuana garraiatzen ari ziren pertsonak substantzia errepide ondoan abandonatzera eta ihes egitera. Substantzia horrek merkatuan 2 milioi euro inguruko balioa izango zuen.

Joan den ostegunean, eguerdian, Muskizeko Ertzain-etxeko uniformatu gabeko ikerketa-baliabideak Abanto-Zierbenako udal-barrutira hurbildu ziren, furgoi susmagarri bat hauteman zutela jakin ondoren.

Lekura iritsi zirenean, eta inguruak miatu ondoren, baliabide batek kartoizko kaxa eta zabor-poltsa batzuk aurkitu zituen inguruko bide batean, eta guztietan marihuana zuten poltsa termozigilatuak zeudela egiaztatu ahal izan zuten. Berehala eskatu zuten beste baliabide batzuen laguntza ingurua miatzeko eta aurkitutako substantzia, 700 kilo inguru pisatzen zituena, jasotzeko.

Marihuana guztia polizia-egoitzara eraman zuten, eta bertan hasi zuten ikerketa gertaera argitzeko. Substantziaren merkatuko balioa 2 milioi euro ingurukoa izango zen.

Muskizeko Ertzain-etxea 2019tik ari da droga-trafikoaren aurkako ikerketa-lan bikaina egiten, eta guztira egin dituen 54 operazioetan substantzia-kopuru handiak atzeman ditu eta hainbat susmagarri atxilotu ditu. Lan horren ondorioz, adibidez, 2021ean bi susmagarri atxilotu zituzten eta 600 kilo marihuana, kokaina kilo bat eta beste speed kilo bat atzeman zizkieten. 2021ean nazioarteko talde kriminal bat ere desegin zuten Guardia Zibilarekin elkarlanean.

Aurten, 2022an, drogaren aurkako 9 operatibo gauzatu dituzte mugapean eta ikerketa-lerro bat baino gehiago dituzte zabalik, eta uste da, beraz, Muskizeko Ertzain-etxea egiten ari den presioak eragin ahal izan duela atzemandako substantzia abandonatu izana, eta ez dute baztertzen, beraz, ikerketa-lerro bakar bat ere.

14/08/2022