Helburua, ez hondoratzea. Helburu nagusia ontzia ez hondoratzea zenez, lagun talde bakoitzak berezko abilezia eta irudimenarekin montatu zituzten beraien ontziak. Gehienak egurrezko xaflekin eraikitako on-tziak ziren eta ur gainean aguantatu ahal izateko bambuzko makilak edo airezko poltsak lotuta zituzten. Gazte batzuk asteak eman zituzten egun handirako prestatzen eta beste hainbestek goizean bertan eraiki zituzten itsasontziak, bi flotatzaile zelo pixka batekin itsatsiz. Horrez gain, beste hainbeste gaztek, kuadrilen bazkaria antolatzen pasa zuten goiza, sukaldetik zetorren paella usaina handia zen, sagardo botilak hozkailuan freskatzen ari ziren bitartean. Argazkiak: Arnaitz Rubio
Gipuzkoa