Bizkaia

Aburtok banatu ditu Bilbainaden XXXIV. Lehiaketako sariak

Bilbainaden lehiaketaren sari-banaketa.

Ostiral honetan eguerdian, abuztuak 26, Aste Nagusiko Bilbainaden XXXIV. Lehiaketaren sariak banatu egin dira. Bertan izan da, besteak beste, Bilboko alkate Juan Mari Aburto.

Ekitaldi jendetsu hau Joseba Solozabal TeleBilbaoko aurkezle ezagunak gidatu du eta Los Chimberos taldearen emanaldia jaso du. Radio Nervión eta TeleBilbaorekin lankidetzan Udalak bultzatutako ekimen horrek musika-sorkuntza sustatu, eta jai-izpiritua eta Bilboko herri-kantagintzaren tradizioa kontserbatu gura ditu.

Lehiaketaren edizio berri honetan, Aintzane Arzamendi Moreno eta Juan Carlos Arzamendi Fernandezen "Bakarra munduan" lanak jaso du euskarazko Bilbainada onenaren saria. Gaztelaniazko modalitatean, sari nagusia Iñaki González Bilbaok, Asparbiko Musikoterapiako bazkideen ahotsek osatzen duten Parkinson Bizkaia Elkartearen abesbatzarekin lankidetzan sortutako "Asparbi Bilbotarrak" lanak jaso du.

Aurtengo zortzi accesitak abesti hauei egokitu zaizkie:

  • “Egun on, Bilbao”, Jacinto Oñate Iseñek eta Agustín Ferrero Fernándezek idatzia.
  • “Bilbao”, Roberto Gutiérrez de Rozas Cadiñanosek idatzia.
  • “Bilbao. alma grande”, Agustín Ferrero Fernándezek eta Eduardo Robles Garcíak idatzia.
  • “¡Qué gran semana!”, Juan Carlos Guerrero Tudeak idatzia.
  • “Festak gozatzen”, José María Larrazabalek idatzia.
  • “Santo Tomas egunean”, Mikel Aginagaldek, Ekaitz Aranberrik eta Asier Kortabarriak idatzia.
  • “ZuBilbao”, Juan Carlos Auzamendi Fernándezek idatzia.
  • “Petiso”, Miguel Ángel Gómez Urtiagak idatzia.

Ohitura denez, Bilboko Udalak disko bat argitaratuko du edizio honetako 10 konposizio sarituekin. Lana Arriaga Antzokian egingo den galan aurkeztuko da abenduaren 18an.

28/08/2022