Bizkaia

Aburtok harrera egin die 'Bilboko Merkataritza Eskola oroimenean' liburuaren egileei

Aburtok harrera egin die 'Bilboko Merkataritza Eskola oroimenean' liburuaren egileei.

Astelehen honetan goizean, urriak 10, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok 'Bilboko Merkataritza Eskola oroimenean' liburuaren egileei (Alfredo Buruaga, Natxo de Prado eta Javier del Olmori) harrera egin die udaletxean.

Obrak Bilboko erakunde akademiko ospetsu honen bi mendeko ibilbide luzea errepasatu du ehundik gora ikasle ohiren testigantzen laguntzaz.

Liburu honen argitalpenak amaiera eman dio Bilboko Merkataritza Eskolaren (egun, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Elkano Atala) bigarren mendeurreneko ospakizunei. Ekitaldiak 2018ko uztailaren 9an hasi ziren, Eskolaren sorrera onartu zuen Errege-Horniduraren argitalpenaren 200. urteurrenean, eta 2019ko martxoaren 1ean amaitu, ikastegiaren inaugurazio ofizialaren bigarren mendeurrarekin bat eginez.

Bigarren mendeurreneko ekitaldien programaren barruan, hitzaldi-ziklo bat eta argazki zein objektu zaharren erakusketa bat antolatu eta “1818-2018 Kontsulatuko Merkataritza Eskolatik Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Elkano Atalera” liburu oroigarria argitaratu zen, eta 2018ko azaroaren 20an egindako ekitaldi nagusian, Aburto Alkateak parte hartu zuen beste agintari batzuekin batera.

Gaurko topaketan, egileek “Bilboko Merkataritza Eskola oroimenean” liburuaren lehen alea eman diote Juan Mari Aburtori, izan ere, obraren hasierako agurrean, Alkateak 12.000 biztanle baino ez zituen Bilbo “txiki polit” hura ekarri du gogora, hantxe sortu baitzen 1818an Merkataritzako Goi Ikasketen Eskola, Estatu osoko lehena eta mundu osoko lehenetakoa.

11/10/2022