Abuztuan San Agustin jaiak ospatuko dituzte Brinkolan. Jaiak 26an hasiko dira. 21.00etan suziria piztuko dute eta ikurrina jasoko dute. Ondoren, afaria egingo dute bertsolariekin. 23.00etan, elkartean erromeria egongo da eta geltokiko plazan Modus Operandi eta Anker taldeek joko dute.
27an, eguerdian, marrazki lehiaketa eta kantu bazkaria egongo dira. Arratsaldean, bola eta toka txapelketak, patata tortilla lehiaketa, sardina eta txistorra jana eta buruhandiak. Gauean, rock kon-tzertua eta zaku karrera. 28an, meza, kantupoteoa, jubilatuen bazkaria, bola eta toka txapelketak, jolasak, buruhandiak eta zezentxoak eta poniak. – A.Z.