2018. urtean ospatu zen lehen aldiz Pasaia Itsas Festibala. Covid-19a zela eta ezin izan zuten ospatu 2020an eta, azkenean, aurtengo maiatzan izango da bigarren edizioa.
Gipuzkoako Kale Nagusian Xabier Agote, festibaleko zuzendariarekin, hitz egin dugu eta adierazi du zein arazorekin topatu diren Ukrainako guda dela eta, hain zuzen ere itsasontzietako bat Errusiatik etorri behar delako eta ez duelako Errusiatik irteteko modurik.
Bestalde, Agotek ziurtatu digu, aurtengoan Antxon ere antolatuko direla kontzertuak eta ekitaldi kulturalak. Gainera, Elkanok, 500. zirkunnabigazioaren urteurrena dela eta, leku berezia izango du ekitaldi horien guztien artean.