Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak aholkularitza zerbitzu bat jarri du martxan emakume eta gizonen arteko berdintasunerako proiektuak sustatzeko diru laguntzak eskatu dituzten emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuei zuzenduta, kontuan izanda 2025eko deialdiak hainbat berrikuntza dituela. Elkarteei laguntzea da xedea, proiektuak prestatzean eta aurkeztean sortzen diren ohiko zalantzak argituz.
Bada, Emakundetik jakinarazi dutenez, https://form.jotform.com/250922357769064 webaren bidez eskura daitekeen aholkularitza zerbitzuarekin batera, bilera bana izan da elkarteekin EAEko hiru hiriburuetan, nobedade nagusien berri emateko.
Hain zuzen ere, deialdiaren berritasunetako bat da edizio honetan bi laguntza ildo daudela: bata elkartegintza indartzeko proiektuetarako eta bestea emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko proiektu estrategikoetarako. Lerro bakoitzak 215.000 euroko aurrekontu saila du.
Erakunde bakoitzak laguntza lerro bakoitzeko laguntza bakarra jaso ahal izango du, gehienez 8.000 eurokoa elkartegintza indartzeko, eta 20.000 eurokoa emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko proiektu estrategikoetarako
Erakunde bakoitzak laguntza lerro bakoitzeko laguntza bakarra jaso ahal izango du, gehienez 8.000 eurokoa elkartegintza indartzeko, eta 20.000 eurokoa emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko proiektu estrategikoetarako.
Maiatzaren 9ra arte dago zabalik eskabideak egiteko epea, eta ordura arte erakunde eskatzaileek laguntza integrala jaso ahal izango dute, proiektuen formulazioari, balorazio irizpideei edo dirulaguntzaren izapidetze digitalari buruzko zalantzak argitzeko.