Ainhoa Vitoria Mondragon (Arrasate, Gipuzkoa, 1987) irrati-esataria 2010. urtetik da Gazteako esataria. Makina bat saiotan aritu da eta egun, 'Yoko Ona' podcast-a egiten du Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariekin batera. Euskal emakume erreferente eta sortzaileei eskainitako espazioa da eta hirugarren denboraldia hasiko dute laster.
Ainhoa Vitoriaren kultur gomendioak:
Abesti bat: Pomme eta Aurora-ren 'Everything Matters'
Musika talde bat: Artista bat aukeratu nahiko nuke: Rosalía
Liburu bat: 'Bodas de sangre', 'Reina del Grito' eta 'Eraikuntzarako materiala'
Antzezlan bat: 'Erlauntza'
Telesail bat: 'Maid' (Netflix)
Kultur espazio bat: Bilboko La Sinsorga espazio kultural feminista ezagutzeko gogotsu nago!