Cultura

Aiora Sedanoren kultur gomendioak

Aktore bilbotarrak Electra saria irabazi zuen 2003an eta antzerkia, zinema, musika eta dantza bezalako diziplinetan aritu da
Aiora Sedano aktorea.

Hamabi urte zituenean Bonbolinak antzerki talde amateurrean hasi zen Aiora Sedano. 2003an aktore onenari Electra saria irabazi zuen. BAI (Bizkaiko Antzerki Ikastegia) eskolan ikasi zuen interpretazioa eta bukatu aurretik Kukubiltxo antzerki taldean hasi zen lanean eta 'Agujeros en el cielo' filmean parte hartu zuen. Geroztik ikasten jarraitu du Sedanok: antzerkia, zinema, musika eta dantza bezalako diziplinetan aritu da. Hainbat konpainiatan egin du lan: ATX teatroa, Marie de Jongh, Benetan Be, Pabellón 6, Teatro Arriaga, Hortzmuga, Anodino Teatroa, Plataforma Tirante, Glu glu… Azken bost urteotan ahotsa ere jarri du hainbat proiektutan, euskaraz zein gazteleraz, iragarki eta dokumentalentzako eta ikus-entzuneko formatuan, fikzioan, hainbat paper izan ditu.

Aiora Sedanoren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Dena zuretzat' (Mikel Inun)

Musikari bat: Stromae

Liburu bat: 'Salva al gato' (Blake Snyder)

Film bat: 'La vida de Brian' (Monty Python)

Kultur espazio bat: Arimaktore Barakaldon, eta Baratza Gasteizen

Aktore bat: Anna Castillo

Antzezlan bat: 'Love & Money' (Pabellón 6en ikusgai azaroan zehar) eta Ladys Football Club (Cía Barco Pirata)

Kale antzerkia: 'Muertos de risa' (Cía Los Galindos)

12/11/2022