Buscar
Cultura

Aitor Echarteren kultur gomendioak

Aktore durangarrak Arte Dramatikoko ikasketak egin zituen Ingeniaritza bukatzean, eta hortik aurrera Arymux antzerki eta dantza konpainian eta Pabellón 6-ko antzezlan ezberdinetan aritu da
Aitor Echarte aktorea.
Aitor Echarte aktorea.

Aitor Echarte (Durango, 1990). Ingeniaritza ikasketak bukatzean Arte Dramatikoko ikasketak egin zituen Bilbon. 2014an Arymux antzerki eta dantza konpainia irisgarrian lan egiten hasi zen, gaur egun arte. Ordutik beste konpainia batzuekin ere egin du lan. 2019an Pabellón 6-ko 'Ubu rey de las finanzas' antzezlanean parte hartu zuen, Ramon Barearen zuzendaritzapean. Azken urteotan hainbat antzezlan egin ditu konpainia horretan 'Gris. Morirse en bilbao' edo 'El trepa de palacio', besteak beste. 2021ean estreinatu berri den Paul Urkijo Alijoren 'Irati' filmaren grabazioan parte hartu zuen Echartek. Asteon 'Love and Money' antzezlana aurkeztu dute , Cécile Marquettek zuzendutako proiektua da eta Pabellón 6-eko Gazte Konpainiak euskara hutsean sortutako lehen lana.

Aitor Echarteren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Victima' (Barricada)

Musika talde bat: Barricada

Liburu bat: 'Crónica de una muerte anunciada' (Gabriel García Marquez)

Antzezlan bat: 'Lorca, Dali, Buñuel. Los aborígenes'

Film bat: 'Big Fish'

Telesail bat: 'Las de la última fila' (Netflix)

Kultur espazio bat: Bilboko Pabellón 6

2022-11-05T18:39:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo