Azpeitiko Sanagustin kulturgunearen hastapenetan oihartzun handia izan zuen Aitzealdenk Fest ekimena berrantolatuko du Kulturaz kultur kooperatibak.
Aurten, Ayuken Management enpresaren 20. urteurrena dela eta, Kulturazek eta Ayuken Management elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua.
Bi asteburu eta sei talde
Bi asteburutan sei musika taldek eskainiko dituzten kontzertuez gozatzeko aukera izango da.
Martxoaren 15ean Viva Belgrado eta Naxkerren kontzertuak izango dira, apirilaren 11an Ezpalak eta Rodeo taldeenak eta, apirilaren 12an Bala eta Pinpilinpussies taldeak igoko dira oholtza gainera.
Kontzertu guztiak 22.00etan hasiko dira Sanagustin kulturgunean.
Sarrerak
Sarrerak gaur, otsailak 20, 10.30etan, jarriko dira salgai kulturaz.eus webgunean.
Apirilaren 11 eta 12ko kontzertuetarako 20 euroko bonu berezia ere eskuragarri izango da.