Albina Stardust trabesti jaio zela dioen Drag artista bat da. 2018an egin zuen debuta Iruñean antolatutako LGBTIQ+ festa batean, non Drag amatzat duen Yogurinha Borova ezagutu zuen. Urte hauetan ikuskizun ugari eta anitzak eskaini ditu: txosna batetik Megastar irratiak antolatutako festaraino, bingoetatik eta baita Kolonbiako independentziaren festatik pasatuz. Albinari “dena ongi datorkiolako”. Hori gutxi balitz musika propioa ere argitaratu du. Nortasun euskalduna beti da protagonista Albinaren Dragean, bere kulturaren alderdi bereziak ohoretzen, tradizioaren inguruko ikuspuntu kritikoa galdu gabe, eta batzuetan honen bertsio berri bat aurkezten, inklusibitatea gehitzen Euskal historia eta kulturako alderdi nagusiei. Ikuskizunen fantasiaz gain, Albinak oso argi dauka Drag-a gizartea hezitzeko balio duen tresna politikoa dela. Horregatik, 2019an Drag is everywhere hitzaldia eta makillaje tailerra sortu zituen. Gaur egun, gainera, ETB1eko Biba Zuek programan parte hartzen du aniztasunari buruz hitz egiten duen “Aske bizi” atalarekin.
Albina Stardusten kultur gomendioak
Abesti bat: “Tuli tuli” Albina Stardust eta Yogurinha Borova. Euskal Drag kultura
Abeslari bat: Kai Nakai marabilla hutsa da
Liburu bat: Biografiak dira nire genero gogokoena eta irakurri dudan azkena Manuela Trasobares-en “Voluntad de poder” izan da
Bakarrizketari bat: Divina Comedia (Drag artista) da hoberena. Hilabetero “La muerte de la comedia”-n ikusten dut
Telesail bat: “Heartstopper” fantasía bat da
Podcast bat: “Benetan zabiz?”. Bi neska majísima-k eta gonbidatu paregabeak