Zortzi kantaz osatutako diska berriarekin dator Huntza taldea. Ohiko trikitixa doinuez gain, beste doinu batzuk ere landu dituzten "Ezin Ezer Espero" lanean.
Atzo Eltziegon eman behar zuten kontzertua bertan behera gelditu da, baina hurrengo astean Durangon izango dira, 2022ko birari hasiera eman baino lehen. Andoainen hasiko dituzte kontzertuak urtarrilaren 7an.
Aitor Huizi hernaniarrak, taldeko biolinjoleak, lan berri honetan parte hartu duten Julieta Venegas edo Doctor Prats taldeaz hitz egin digu, eta baita erakutsi nahi duten aurpegi berriaz.