Buscar
Gipuzkoa

Irigoyen: "Ez dugu eskatzen beste araudi gogorrago bat zarataren aurka, existitzen dena aplikatzea besterik ez"

Gaur Zaratari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna da eta Donostiako Alde Zaharreko bizilagunek ahotsa altxatu dute
La Parte Vieja donostiarra, con numerosos turistas.
Irigoyen: "Ez dugu eskatzen beste araudi gogorrago bat zarataren aurka, existitzen dena aplikatzea besterik ez"
Escuchar
01:06

Donostiako Alde Zaharra kutsadura akustikoa duen gunea da. Urteko egun guztietan dago zarata, batzuetan turismoa eta aisialdiarengatik eta, beste batzuetan, jaiak direla eta.

200 hostalaritza establezimendu daude bertan eta bizilagunek, jada, ezin dute gehiago zaratarekin. Horrexegatik, Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteko kideek Zaratari buruzko Kontzientziazioren Nazioarteko Eguna dela aprobetxatu dute eta Alderdi Ederreko Lorategian elkarretaratzea egin dute eguerdin pairatzen duten egoera salatzeko eta kutsadura akustikoak osasunean duen eragin kaltegarriaren gainean informatzeko.

1996. urtean sortu zen Zaratari buruzko Kontzientziazioren Nazioarteko Eguna. Helburuak hauek dira: Ingurumen akustikoaren kalitatea sustatzea, entzumena zaintzea eta zaratak osasunarengan duen eraginaren gaineko kontzientzia sustatzea.

Mundu mailan ospatzen da urtero apirilaren azken asteazkenean eta aurtengo leloa hurrengoa izan da: "ZARATAREN AURKAKO KANPAINA 2023", horren baitan, ingurugiro osasuntsuago batean bizitzeko dugun eskubidearen defentsan oinarritu dira bizilagunak eta, horrenbestez, erakundeei eskatu diete kutsadura akustikoa murriztea. Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian, elkarteko kide den Samiñe Irigoyenekin hitz egin dugu, berak azpimarratu du premiazkoa dela zarata eta kutsadura akustikoari buruzko eztabaida gizarteratzea "gure osasuna jokoan dagoelako".

Horiek horrela, Alde Zaharreko bizilagunen egunerokotasuna nolakoa izan den kontatu digu "zaratarekin ez dago ez bizi kalitaterik ez osasunik eta auzo honetan, gainera, araudia ez da betetzen". Azkenik, Irigoyenek erakundeei zuzendu egin da eta auraudia betearaztea eskatu du. "Ez dugu eskatzen beste araudi gogorrago bat, existitzen dena aplikatuko balitz, gauzak hobetuko lirateke, baina ez da ezartzen".

2023-04-26T12:17:53+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo