Buscar
Actualidad

Alokabideren eguneratzea berrikustea eskatu dute

Arartekoak Jaurlaritzari eskatu dio azter dezala bizitegi-bazterketa larrian daudenentzako laguntzen deialdi batean Alokabidek egindako jarduera
Gasteizko etxebizitzak. | ARGAZKIA: JOSU CHAVARRI
Gasteizko etxebizitzak. | ARGAZKIA: JOSU CHAVARRI

Arartekoak izapidetzeko onartu zuen herritar baten kexa. “Kexagileak, lo egiten zuen ostatuko langileek aholkatuta, adierazi zuen zailtasunak izan zituela covid-19aren osasun-krisiaren ondoriozko kalteberatasun ekonomiko eta sozialei aurre egiteko dirulaguntza bat formalizatu eta izapidetzeko”, azpimarratu zuten Arartekotik. Adierazi zuenez, dirulaguntza bat eskatu zuen, ostatuko langileen “konpromisoari eta arretari esker”, izan ere, “haiek une oro lagundu zioten Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduan eskatzen diren nahitaezko izapideak egiten”.

Hala ere, ostatuko hezitzaileek kexagilearen izenean eta haren ordezkari gisa egindako kexan azaldu zutenez, “hark arazoak izan zituen eskaera elektronikoki egiteko, eta ez zen egokia izan Alokabide sozietate publikoak tramitazioan barrena bidali zuen informazioa”. Testuinguru horretan, “oztopoak ezarri omen zizkieten egindako eskaera aldatzeko, Alokabidek uste baitzuen eskaera elektronikoki egiteko kanalak ez zuela izan behar Laguntza Nagusiaren Programa, baizik eta Laguntza Osagarriaren Programa. Azken batean, “sozietate publiko horrek jakinarazi zuenez, kexagilea bizitegi-bazterketa egoera larrian zegoela egiaztatu zuten emandako agiri guztien bitartez. Beraz, Alokabidek ostatuko langileei gomendatu zien beste eskaera elektroniko bat egin zezatela bigarren kanal horretan, eta jakinarazi zien berriro aurkeztu behar zutela jada bere esku zeukan dokumentazioaren zati handi bat”, azaldu zutenez. Ildo horretatik, eta iturri horien arabera, Arartekoak laguntza eskatu zion Eusko Jaurlaritzari. Zehazki, eskaera bat egin zitzaion Alokabidek herritar horri emandako laguntza ekonomikoa onartzeko tramitazioan zer egin zuen jakiteko. Era berean, informazioa eskatu zen, aurreko eskaera zuzendu eta prozedurarekin jarraitu ordez beste eskaera bat aurkezteko muga aplikazio informatikoen diseinuak eragin ote zuen jakiteko. “Emandako informazioa kontuan hartuta, Arartekoaren ustez, Alokabidek, laguntzak edo dirulaguntzak kudeatu eta ordaintzeko jarduera propioetara mugatu beharrean, nahitaezko administrazio-prozedura izapidetu, agindu eta bultzatu du”, esan eta gaineratu zuten: “Azken batean, kexa hau izapidetu ostean, Arartekoak egiaztatu du sozietate publiko horrek ahal publikoak baliatu dituela. Alabaina, estatutuetan betoa jarrita du horretarako, eta legez debekatuta du horrelakorik egitea. Dena den, ez dago inon idatziz jasota jarduera hori justifikatzeko agindurik edo hitzarmenik”. Hori guztiagatik, Arartekoak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari gomendatu dio “dirulaguntzak arautzeko oinarriak taxutzeko orduan, kontuan har ditzala horien hartzaile diren taldeen berezko ezaugarriak, laguntzetarako irispidea ez dadin gehiegizko oztopoa izan haiek jaso nahi dituztenentzat”. Horrez gain, “beharrezkoa” iruditzen zaio sail horrek Alokabideri emandako aginduak “berriz” azter ditzan, eta ahal publikoak erabili direla egiaztatzen den kasuetan, haiek alda ditzan. Azkenik, “ezinbestekotzat” jotzen du sail horrek “hausnar” dezan zer ahal aitortu zaizkien bere mendeko sozietate publikoei dirulaguntzen tramitazio administratiboa egiteko orduan.

Herrien defendatzailea

Arartekoa Euskadiko herriaren defendatzailea edo ombudsmana da. “Herritar guztiak hobeto defendatu nahi ditugu, euskal herri-administrazioen jarduera eta politika publikoei dagokienez”. Eusko Legebiltzarraren otsailaren 27ko Arartekoari buruzko 3/1985 Legeak sortu eta arautu zuen Arartekoa, Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 15. artikuluan ezarritakoaren arabera. Arartekoa Eusko Legebiltzarraren goi mandataria da eta pertsonen eskubideak defendatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, udalak edo horien mendeko erakunde publikoak) jarduera eta politika publikoei dagokienez. Ararteko erakundea edo bulegoa pertsona bakarrak zuzentzen du eta horrek ere arartekoa du izena. Bost urterako aukeratzen du Eusko Legebiltzarrak eta horretarako bostetik hiruko gehiengoa behar izaten da. Erakunde independente eta alderdikeriarik gabekoa da eta euskal herritarrei doako zerbitzu publikoa eskaintzen die. l

Arartekoa

egiten duten zeregin nagusia

lll Lana. Ararteko erakundearen zeregin nagusia herritarrak artatzea da, administrazioaren jarduera oker edo irregularrei buruz herritarrek egiten dituzten kexak, eskaerak edo kontsultak jaso eta bideratzea. Kexak prozedura jakin baten arabera izapidetzen dira eta, bertan, dagokion administrazioari bere jokaera azaltzeko eta haren berri emateko eskatzen zaio. Baldin eta, legerian ezarritakoaren arabera, kexa sorrarazi duen jarduera okerra izan dela erabakitzen bada, Arartekoak gomendio bat egiten dio administrazio arduradunari, eta jarduera oker hori aldatzeko eskatzen dio. Ebazpen horiek web atari honetan argitaratzen dira.

Eginkizun nagusiak

0 1

Herritarren eskubideak bete daitezen zaintzea, haiek euskal herri-administrazioekin dituzten harremanetan.

02

Euskal Herriko autonomia-, foru- eta toki-administrazioen jarduera ikuskatzea.

03

Giza eskubideekin eta oinarrizko askatasunekin bat datozen politika publikoak sustatzea.

04

Euskal gizarte zibilaren solaskide jardutea, eskubideak bermatzearen gaineko arazoetan.

05

Eskubide-askatasunak errespetatzea.

l Helburua. Arartekoa herriaren

defendatzailea da. Eusko Legebiltzarraren otsailaren 27ko Arartekoari buruzko 3/1985 Legeak sortu eta arautu zuen Arartekoa, Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 15. artikuluan ezarritakoaren arabera. Arartekoa Eusko Legebiltzarraren goi mandataria da eta pertsonen eskubideak defendatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, udalak edo horien mendeko erakunde publikoak) jarduera eta politika publikoei dagokienez.

2022-12-30T07:08:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo