Bizkaia

Amaitu dira La Roseta futbol zelaia hobetzeko lanak

La Roseta futbol zelaia.

Bilboko Udalak amaitutzat eman ditu La Roseta futbol zelaia hobetzeko lanak. Obra horretan 404.694 euroko aurrekontua inbertitu egin du Udalak. Ostiral honetan, Juan Mari Aburto alkateak bisitatu egin ditu instalazioak.

Zehatz esateko, Bilbao Kirolak-ek belar artifiziala aldatu egin du, eta kalitate hobeko eta erresistentzia handiagoko bat ipini du. Belarra aldatu ondoren, zoruan esku hartu ahal izan da eta putzuak egitearen arazoa konpondu da, bai eta euri-urak hobeto drainatzea ere. Zelaiaren gainazala hareaz eta kautxuz bete da, zelaiari homogeneotasuna emateko, eta ureztatze-kanoiak lekuz aldatu dira eta zutabe bigungarrien gainean jarri dira, jokaldietan kolpeak saihesteko.

Aldatu egin dira markesina, perimetroko hesia, heldulekuak eta harmailetan hondatuta dauden jarlekuak. Azkenik, 11ko futboleko arauzko ateak eta 4 banderatxoko jarri dira, baita 7ko futboleko zelai oso bi.

Juan Mari Aburtorekin batera, Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia eta udal korporazioko beste kide batzuk izan dira. Denboraldi bakoitzaren hasieran, ohikoa da alkateak udako hilabeteak aprobetxatuz mantentze- eta hobekuntza-lanak egin diren kirol-azpiegituretakoren bat bisitatzea. Aburtok gogorarazi duenez, “azpiegitura berriak sortzea bezain garrantzitsua da zaintzea, mantentzea eta lehendik daudenak hobetzea”, “uriko udal-instalazioek bilbotar guztiak kirola egitera eta ariketa fisikoa egitera animatzeko lan egiten dugu, horixe da gure helburua, eta jakin badakigu horretarako beharrezkoa dela kalitatea, irisgarritasuna eta erosotasuna eskaintzea”.

Ia 400 futbolari La Rosetan

Errekaldeko La Roseta zelaian, 373 jokalari entrenatzen eta lehiatzen dira, 3 taldetakoak. Hauek dira: CD Betolaza (124 jokalari), CD Iturgape (82 jokalari) eta CD Iturrigorri (167 jokalari). Txema Vizuete (Betolatza), Unai Gabiña (Iturgape) eta Agustín López (Iturrigorri) taldeetako presidenteak eta jokalari batzuk alkatearekin egon dira bisita honetan.

Hobekuntzak baita Abusuko Aitxarten ere

Bilbao Kirolak-ek udako geldialdia baliatu du beste futbol-zelai batean obrak egiteko, alegia, Abusuko Aitxartekoan. Kasu honetan ere, belar artifizialaren ordez kalitate eta erresistentzia handiagoko beste bat jarri da, zenbait sakonune eta konkor konpondu dira zoruan eta ureztatze-sistema aldatu da. Gainera, 11ko futboleko arauzko ateak eta lau banderatxo jarri dira, bai eta 7. futboleko bi ate tolesgarri ere. Aitxartean, Udalak 277.616 euro inbertitu ditu Bilbao Kirolaken bitartez.

Agintaldi honetan, orain arte, Bilbao Kirolak erakundeak 10 milioi euro inguru inbertitu ditu udal kiroldegiak eta futbol-zelaiak mantentzeko eta hobetzeko lanetan.

Balioak, protagonista zelaietan eta kantxetan

Testu horiek ikusgarri daude Bilbao Kirolak-en 11 kiroldegietan eta udalaren futbol-, errugbi- eta beisbol-zelaietan. Helburua, kirolariei, teknikariei, zuzendaritzetako kideei eta familiei gogoraraztea “balioak funtsezkoak direla kirolean, eta errespetua, bizikidetza, konpromisoa eta berdintasuna, besteak beste, irabaztearen eta galtzearen, garaipenen eta porroten gainetik daudela”

01/11/2022