Buscar
Bizkaia

Amorebieta-Etxanoko Udalak eraso sexistei erantzuteko protokoloa osatu du

Protokoloa Zornotzako Talde Feministarekin batera idatzi da indarkeria motak salatzeko helburuarekin
Amorebieta-Etxanoko Udalak eraso sexistei erantzuteko protokoloa osatu du
Amorebieta-Etxanoko Udalak eraso sexistei erantzuteko protokoloa osatu du

Amorebietako Sanatxu jaiak asteburu honetan eta hurrengoan ospatuko dira. Honen ondorioz Amorebietako Udalak eta Zornotzako talde Feministak eraso sexistei aurka egiteko protokolo bat osatu dute elkarregaz.

Izan ere, Ainhoa Salterainek, Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotziak nabarmendu duen bezala, “egunero pairatzen ditugu eraso matxistak hainbat gunetan, eta jaietan ere izaten dira”.

“Nahiz eta batzuetan zaila izan detektatzea beren ezaugarriengatik, hor daude. Indarkeria matxistak forma desberdinak har ditzake; horregatik, funtsezkoa da garrantzi bera ematea denei, arinak zein larriak izan. Eraso guztiak dira eraso matxistak: irainak, jeloskortasuna, xantaia emozionalak, mespretxuak, kolpeak, sexu-jazarpena, bortxaketak, hilketak...”, gaineratu du zinegotziak. Zentzu honetan, protokolo berriak indarkeria motak identifikatzea eta salatzea du helburu.

Gainera, eraso matxistekin amaitzeko, ezinbestekoa da modu bateratuan erantzutea eta lanketa hori egin dute Zornotzako Talde Feministak eta Udalaren, era bateratuan, kolektiboan eta koordinatuan protokoloa landuz.

LOKAL PRIBATU ETA TXOSNETARAKO GOMENDIOAK

Protokoloak, halaber, lokal pribatuetarako gomendatutako jarduerak zehazten ditu, hala nola, musika itzaltzea eta argiak bost minutuz piztea erasotzaileari lokaletik alde egiteko eskatuz, lokalean dauden pertsonek zer gertatzen ari den jakin dezaten. Eta txosnetan bi olana jarriko dira eraso matxistak gaitzesteko, eta gomendio moduan protokoloak argiak piztea, musika itzaltzea eta iragarkiak bost minutuz jartzea azaltzen zaie.

2022-07-16T12:51:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo