2016an antolatu zen lehen Fenomena jaialdia herritarrei musikarekin lotutako ekitaldi bat eskaintzeko helburuarekin. Boluntarioek erabaki zuten kontzertuak antolatu behar zirela egunean zehar Hondarribin eta. kalitatezko esperientzia eskaintzeko xedearekin, urtero, erreferentziazko taldeak ekartzen dituzte. "Talde guztiek dute nortasun berezia, bizirik daude, hau da, ibilbideko diskorik hoberenak ateratzen ari dira" esaten zuen Gipuzkoako Kale Nagusian Ernesto Villarrek, jaialdiko antolatzaileetako bat.
Villarrek adierazi digu aurtengo edizioak nortasuna izateaz gain bereizgarritasun bat duela "lau hizkuntza ditugu: galegoa, euskara, ingelesa eta gaztelania", hots, lau hizkuntza ezberdin bost artita artean.
Egitaraua
17:00 Anari
18:30 Beige Banquet
Post-Art-Synth Punk talde britaniarra da eta aurten aurkeztu du bere bigarren albuma: Ornamental Hermit.
20:00 Perro
Talde murtziarra da, 2024an Cadorro abestia eta ¿Te acuerdas? disko berria kaleratzeaz gain, Perropalooza Murtzian jaialdi propioa antolatzen ari da.
22:00 Parquesvur
Talde madrildarra da eta ¡Que te pares! diskoa argitaratu berri du.
23:30 Grande Amore
Jaialdia kirol-portuaren inguruan egingo da, hementxe Lekua.