Andoaingo 2023ko egutegiak baditu argazkiak. Andoaingo Udalak, Hezkuntza-Kultura saila eta Udal artxiboaren bidez antolatu den lehiaketaren aurtengo edizioan 161 argazki aurkeztu dira eta epaimahaiak aukeratu ditu hamabi lan sarituak.
Epaimahaiaren lehendakari edo buru izan da Txitxu Ruiz, Hezkuntza eta Kultura zinegotzia. Berarekin batera parte hartu dute Esti Mujika zinegotziak, Eduardo Arreseygor artistak, Dabid Argindar argazkilariak, eta Karmele Otaegi udal artxibariak. Ruizen ustez “maila oso altuko lanak aurkeztu dira, asko eta asko berritzaile izaten saiatu dira, sormen eta lanketa maila altua azpimarragarria delarik”.
Hauek dira aukeratu dituzte argazkiak, hilabete bakoitzeko: urtarrila, Nerea Uralde Arrondoren Behelainoa eta eguzkiaren arteko borroka; otsaila, Manuel Casellas Soriaren Leizotz; martxoa, Lorea Muñoz Blancoren Compañero de paseo en Leizaran; apirila, Iosune Marin Asensioren Udaberria Basteron; maiatza, Nerea Hernandez Perezen Etxarrira begira; ekaina, Angel Carrasco Errazkinen Otietako koloreen indarra; uztaila, Alejandro Díaz San Joseren El mirador secreto; abuztua, Jone Perez Bengoetxearen Udarako arratsalde bat errekan; iraila, Julian Guerrero Viejoren Leizotzeko astotxoak; urria, Unai Ormazabal Santa Cruzzen Iluntasunerantz aske; azaroa, Maria Alonso Villaressen Udazkena; eta, azkenik, abendua, Aitor Alkain Goikoetxearen Usabelartza bidean.
Argazki hauetako bakoitzaren egileak, egutegiaren hilebete bat ilustratzeaz gain, 150 euroko diru-saria jasoko du. Bide batez, gogoratu dute aukeratu ez diren lanak jasotzeko epea azaroak 30ean amaituko dela eta erretiratzen ez diren lanak udal artxibora pasako dira.