Buscar
Gipuzkoa

Andoaingo aurrekontuetarako 141 proposamen jaso dituzte

12 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izan duten lehenengo aurrekontu parte-hartzaileak dira
Udal ordezkariak emaitzak aurkeztu ondoren. | ARGAZKIA: N.G.
Udal ordezkariak emaitzak aurkeztu ondoren. | ARGAZKIA: N.G.

Balorazio-fasean sartu dira 2023ko aurrekontu parte-har-tzaileak, aurten hamabi urteko haurrek egindako proposamenekin. Denera, herritarren 141 proposamen jaso dira parte hartzeko hainbat bideren bitartez, udal-espazioetako kutxetan (105) eta online kanalaren bidez (36). Andoaingo Udalak oso positibotzat jotzen ditu emaitzak.

Maider Lainez alkatearen hitzetan, “Andoainen egiten diren bigarren aurrekontu parte-hartzaileak dira, 12 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izan duten lehenak, eta herritarren parte-hartzeak eta inplikazioak erakusten du beharrezkoa dela herritarrek udal erabakietan parte hartzeko bideak handitzea”.

Udaleko Jarraipen Batzordearen azterketa eta balorazio fasean sartuko da orain prozesua. Proposamenen izaeraren arabera baloratuko dituzte sailetako udal-teknikariek, talde politiko bakoitzeko ordezkari batek eta alkateak osatutako batzordeak. Horretarako epemuga irailaren 30a izango da. Proposamenak gauzatze-ezaugarrien, onuradunen eta zabaltzen eta sustatzen dituzten balioen arabera baloratuko dira.Teknikoki baliozkoak diren proposamenak puntuatu ondoren, prozesuaren hurrengo fasea abian jarriko da.

2022-07-16T19:09:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo