Gipuzkoako Kale Nagusian, pixkanaka, San Sebastián Eguna dela eta saritutako pertsona eta erakundeak ezagutzen ari gara eta, gaurkoan, Bidegin elkarteko Izaskun Andonegirekin, lehendakari eta sortzailearekin, hitz egiteko aukera izan dugu.
Hiriaren aldeko jardun esanguratsuaren bidez Donostiaren izena famatu duten edota famatzen duten pertsonei nahiz elkarteei ematen zaie Hiritar Merezimenduaren Domina eta, Elkartearen kasuan, doluan dagoen pertsonarekin eta senideekin edota gaixotasun larri aurreratuari aurre egiten dioten pertsonekin konprometitzeagatik eskuratu dute.
Saria, adierazten zuen Andonegik, indarra ematen die hamaika urte hauetan egin duten lanarekin jarraitzen, oso beharrezkoa delako akonpainamendua sustatzea, eta sasoi hauetan gainera, askoz gehiago, itxarote-zerrenda dutelako hori ez da berri ona.