Buscar
Gipuzkoa

Andoni Amonarraiz izango da Hernaniko EAJ/PNVko alkategaia

Hernaniko zinegotzia da 2003tik eta argi dauzka herriaren erronka estrategikoak zein diren
Andoni Amonarraiz. | ARGAZKIA: N.G.
Andoni Amonarraiz. | ARGAZKIA: N.G.

EAJ/PNVren Hernaniko Herri Batzarrak aho batez aukeratu du, berriz ere, Andoni Amonarraiz Gómez 2023ko udal hauteskundeetan jeltzaleen zerrendaburu izateko. Batzar horretan, Hernaniko Herri Batzarrak esker oneko hitzak izan zituen egungo zinegotzientzat, bereziki azken legegintzaldi honetan egindako lana azpimarratuz, “inoiz baino gehiago eta edozein ideal politikoren gainetik, herritarren ongizatea izan baita hartutako erabaki bakoitzaren arrazoia”.

Hernanin jaioa, Amonarraiz EAJ/PNVko afiliatu egin zen 1992an, Hernaniko Udaleko zinegotzia da 2003tik, eta alderdiko bozeramailea 2007tik. 2003-2007 legegintzaldian, Udal Gobernuko kide izan zen. Bertan, Zerbitzu Publikoetako zinego-tzi, Ongizate Batzordeko lehendakari eta Hernaniko ordezkari izan zen Añarbe eta San Markoseko Mankomunitateetan. Halaber, 2003tik 2011ra Hernaniko Industrialdea elkarteko kidea izan zen. Izan ere, 20 urteko esperientzia honek erakundearen funtzionamenduaren eta hernaniarren beharren ezagutza zabala eman dio.

Amonarraizek ez du ilusiorik falta, eta 2003an zuen indar eta gogoa bera duela adierazi zuen. “Azken legegintzaldi hauetan Hernani geldirik egon bada ere, hernaniarrik atzean utziko ez duen herriaren alde lan” egingo duela baieztatu zuen, “hauen ideologia edozein delarik ere”.

EAJ/PNVk Hernanirako estrategikotzat jotzen dituen proiektuak gauzatuko dituela azpimarratu zuen, “hernaniar guztien beharrak asetzera eta haien bizi-kalitatea hobetzera bideratuta daudenak”, hala nola: Portu eta Elizatxoko bizilagunen eta Etxeberriko bizilagunen bizitza erraztuko duten igogailuak martxan jartzea; hernaniar eta bisitarientzako aparkaleku berriak eraikitzea, hala nola Urumea Ikastola/Milagrosa zaharrekoa eta honen gainean joango den plaza; Gudarien plaza konpontzea; Hirigintza saila martxan jartzea, Hernanik enpresentzat erakargarritasuna galtzen jarrai ez dezan eta hernaniarrak egiten dituzten eskaeren aurrean bizi duten etsipena alda dadin; Hernaniren etorkizunerako eta gazteen enplegurako hain beharrezkoak diren Orona/Galarreta eta Estubegi eremuen aktibatzea; Floridako bidea trenbideen azpitik egitea; AMRren eremu zaharra aktibatzea, 2011tik 308 etxebizitza babestu eraiki ahal baitira bertan; hernaniar adinekoei beren bizi-kalitatea hobetuko duten etxebizitza duinak eta irisgarriak izatea ahalbidetzea; eta abar.

Amaitzeko esan zuen: “Eskerrik asko konfiantzagatik. Asko dago egiteko, eta prest nago; horretarako beharrezkoak diren esperientzia eta ekipoa daukat alboan!”.

Etiquetas
2022-11-07T07:23:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo