Beasaingo Andramendi Ikastola irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da, eta lortzen dituen baliabide ekonomiko guztiak irakaskuntzari eskaintzen dizkio. 0tik16 urtera bitarteko ikasleak hezten dituen ikastetxe bakarra da Beasainen. Orokorrean, lerro bakarreko ikastola da. Gaur egun, 380 ikasle daude matrikulatuta eta, heldu den ikasturteari begira, matrikulatzeko aurkezpen bilerak eta ate irekiak datorren astelehenean, otsailak 13, izango dira.
Herri onurako kooperatiba bat izateak gurasoen gidaritza ahalbide-tzen du eta, horretarako, elkarlana da ikastolaren motorra eta aurrera egiteko bidea. Horregatik, bazkideen arteko elkarlana ez ezik, herriarekin berarekin eta herriarentzat egiten duen lana nabarmentzekoa da. Bide horretan, ikastolaren irakaskuntza eta on-tzen dituzten proiektuak helburu jakin batekin daude diseinatuta: ikasleak herrian txertatzea, eta euskara eta euskal kultura bultza-tzea, ikasle bakoitzaren nortasuna garatuz.
Beasaingo Ikastolako ordutegiak (7.30tik 18.00etara) eta egutegiak erakusten dute ikastorduetan euskaraz diharduen ikastetxea baino gehiago dela. Izan ere, euskara esparru guztietan, araututako ordutegian eta zerbitzuetako eta ekintzetarako ordutegi eta egutegian erabiltzen da.
“ Irantzu Anuntzibai: Hizkuntza erabiltzea eta elkar-bizitzan trebatzea dute helburu Ikastolako zerbitzu, kultura eta kirol ekintzek, norbere gorputza eta burua zainduz eta besteena ere errespetatuz gune guztietan, espazio guztietan, ordu guztietan ”
“Hizkuntza erabiltzea eta elkar-bizitzan trebatzea dute helburu Ikastolako zerbitzu, kultura eta kirol ekintzek, norbere gorputza eta burua zainduz eta besteena ere errespetatuz gune guztietan, espazio guztietan, ordu guztietan”, gaineratu du Irantzu Anuntzibai Andramendi kooperatibako lehendakariak.
Horretaz gainera, eskaintzen dituen zerbitzuak ere bere filosofiarekin egiten dute bat, jangela propioa eta ekologikoa izanik. DBHko ikasleek goizeko jarduera dutenez, doako jangela autogestionatua ere erabil dezakete, eta Goierriko herrietatik datozen ikasleek garraioa doan dute.
Proiektu ugari euskaraz eta modu praktikoan
EHI Euskal Herriko Ikastolen Europar Kooperatiba Elkartearen materiala erabiltzen dute ikastolan, baina DEI Denei Erakusteko Ibilbideak deri-tzon metodologian txertatuz.
Kurrikulum berriaren arabera, Eusko Jaurlaritzak sustatutako IDU deritzon egitasmoaren aitzindari izan da Andramendi, DEI metodologia, sei urteetan zehar garatuz. DEI metodologiak norberaren gaitasun eta indar-guneetatik abiatuz eta zailtasunak kontuan hartuz, elkarrekin ikasteko bideak zabaltzen ditu, aniztasunaren erpin guztiak aintzat hartzeko.
“Lehen Hezkuntzan DEI-PROIEKTUAK jorratzen ditugu. Aurten, adibidez, lehen hiruhilekoan, LHko ikasle guztien artean 100 orriko Andraberri aldizkaria eta 80 orriko denbora-pasak sortu, kudeatu, inprimatu eta saldu ditugu. Bigarren hiruhilekoan, berriz, kultur astea, liburu astea eta Beasaingo historiaren ezagutza bultzatuko dugu”, azaldu du lehendakariak.
Bestalde, DBHn, EKI programan eta kurrikulum orokorrean jasotako ikasgaiez gain, arreta handia jar-tzen zaie ikasleen interesekoak diren gaiei. Gauzak horrela, hainbat hautazko eskaintzeaz gain, DEI-HEDA-TZEN ekimena eskaintzen dute arratsaldeetan, astelehenetik ostegura, beste jarduera batzuk proposatuz, hala nola, Bizitzarako Eskola, Sormen eta Idazketa Tailerra eta Liburutegia.
Kiva jazarpenaren aurkako programa da beste adibideetako bat. EHIk sortutako proiektu bat da. Ikasleekin tutoretza saio bereziak egiteko bidea zabaltzeaz gainera, arazoak aurreikusteko tresnak proposatzen ditu. Adimen emozionalarekin batera, gerta daitezkeen liskarren aurretik egin beharreko lana eta gertatu ondoren egiten dena uztartzeko aukera ematen du Kivak.
Aukera anitz ikastola bertatik bertara ezagutzeko
Ikasleen protagonismoa indartzeko nahiak gerturatzen ditu Andramendiko kideak (familiak, ikasleak eta irakasleak). Gertutasun hori bultza-tzeko, datorren ikasturteari begira daude jada ikastolan eta, horregatik, matrikulatzeko aurkezpen bilerak eta ate irekiak egingo dituzte otsailaren 13an.
Bestalde, familia batzuek bilera pertsonalak nahiago izaten dituzte eta eskakizun horri erantzuteko, Ikastolak aukera hori ere zabaltzen du. “Familien kezketatik abiatuz gurasoek eta ikasleek ikastola ikusteko eta ezagutzeko aukera dute. ikastolaren metodologia, hezkuntza proiektua eta ikasleen garapenari buruzko ikuspegia aztertzeko”, argitu du Anuntzibaik.
Aurkezpen bilerak eta ate irekiak
Noiz: Otsailak 13
Aurkezpen bilerak: 16.00etan (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz)
Ate irekiak: 17.00etan
Non: HH2 Urbialde plaza gainean DBH Urpialde plaza azpian
Aurrez aurreko bilerak eskatzeko:
943 88 96 17 telefonora deitu edo idatzi beasain@ikastola.eus helbidera
Info +: www.beasaingoikastola.eus.