Gipuzkoako Kale Nagusian, pixkanaka, San Sebastián Eguna dela eta saritutako pertsona eta erakundeak ezagutzen ari gara eta, gaurkoan, Añorga Kultur eta Kirol elkarteko Haritz Illarramendirekin, elkarteko lehendakariarekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Hiriaren aldeko jardun esanguratsuaren bidez Donostiaren izena famatu duten edota famatzen duten pertsonei nahiz elkarteei ematen zaie Hiritar Merezimenduaren Domina eta, Elkartearen kasuan, Gazteekin egiten duten lanagatik eta neska-mutilen garapen soziala eta kirol praktika sustatzeagatik izan da.
Saria, adierazten zuen Illarramendik, oso urte berezian jaso dute, hain zuzen ere, 100. urteurrenean, hortaz, antolatutako jaialdien artean barneratu beharko dute hurrengo 19arena, Dominaren entrega.