Ukrainako inbatsioak gizarte osoari eragiten dio baina zaurgarrienek gehiago pairatzen dituzte guda honen ondorioak. Horregatik, herrian Angelman Sindromea daukaten 60 familiek laguntza eskatu diote Espainiako elkarteari eta gu, elkarteko presidentea den Joseba Antxustegirekin hitz egin dugu honi buruz.
Hurrengo astean bidaliko dituzte materialak Ukrainara, horien artean fardelak, sendagiak eta jakiak. Baina sindromea daukaten haurrek medikamendu bereziak behar dituztenez, ezin dira hemendik bidali eta, horrexegatik dirua behar da, Polonia eta Hungriako elkarteetako kideek horiek eros ditzaten eta mugan ukraniarrei eman diezaieten.
Lagundu nahi baduzue: https://angelman-asa.org/asociacion-sindrome-de-angelman-con-ucrania