Joseba Atxustegi Aitorren aita da, Angelman sindromea duen 12 urteko gaztearena. Euskadin hogeita hamar pertsona ingururi eragiten dion gaixotasun arraroa. Nahasmendu neurologiko batek eragiten du sindromea eta geneetan dauka jatorria.
Gipuzkoako Kale Nagusian Josebak Aitorrekin bizitza nolakoa den kontatu digu, orain hasi da institutuan eta poz-pozik doa klasera, horrek asko alaitzen ditu gurasoak baina dena ez da horren erraza. Atxustegik azpimarratu du desgaitasunak dituen haur batekin bizitzea maratoia dela eta ezinbestekoa dela bizi-kalitatea bermatzea.
Helburu horri, gurasoen bizi-kalitatea hobetzeko formakuntzari, eta ikerketari bideratzen dizkiote diru-laguntzak eta orain gizarte osoa Angelman Sindromearen Elkarteari laguntzeko aukera daukagu, adibidez, donazioen bitartez.