Gipuzkoa

Antzezlan eta ikuskizun ugari egongo dira Zumaian neguan

Urtarrilaren 13an izango da lehenengoa: Zuhaitz Gurrutxagak bakarrizketa eskainiko du Aita Marin
Zuhaitz Gurrutxagak bakarrizketa eskainiko du Zumaian. | ARGAZKIA: N.G.

Zumaiak kultur ekintza ugari aurkeztu ditu negu honetarako. Guztiak Aita Mari zinema aretoan izango dira eta sarrerak aurrez eros daitezke www.sarrerakzumaia.eus webgunean eta turismo bulegoan, eta, egunean bertan, Aita Mari aretoko lehiatilan egongo dira salgai.

Lehenengoa Zuhaitz Gurrutxagaren FutbolisTOK bakarrizketa izango da urtarrilaren 13an. Hurrengoa Hika Teatroak prestatutako Toto an-tzezlana izango da.

Otsailaren 3an Harkaitz Canok ida-tzi eta Ximun Fuchsek zuzendutako Hondamendia antzezlanaren txanda izango da. Martxoaren 3an La Dramática Errantek Yerma antzezlana ekarriko du Zumaiara, euskaraz.

Bestelako bi ikuskizun ere izango dira: urtarrilaren 8an Goiko Gela taldeak gospel klasikoen bilduma aurkeztuko du Aita Marin. Martxoaren 17an, berriz, Lanku taldearen AMAraun ikuskizuna.

Haurrek ere izango dute kulturaz gozatzeko aukera. Urtarrilaren 7an Narzis@ antzezlana eskainiko du Borobil taldeak, urtarrilaren 15ean Glu Glu taldearen Mundu Bira 80 egunean antzerkia egongo da eta, azkenik, martxoaren 19an Ekain pailazoak Ahoa bete hortz antzezlana eskainiko dute.

29/12/2022