Duela urtebete, Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Beasaingo Udala Mugiment Kirol Txartelaren proiektura atxiki zen. Ekimen horri esker, Antzizar kiroldegiko bazkide direnek beste udalerri batzuetako kirol-instalazioak erabil di- tzakete, kostu gehigarririk gabe. Gainera, ekimenaren bidez, Beasaingo kiroldegiak Euskal Autonomia Erkidegoko beste udalerri ba-tzuetako biztanleak jasotzen ditu. Zehazki, Beasain da, Bilboren ondoren, Erkidego osoan Mugiment txartelarekin erabilera gehien duen udalerria.
Antzizar kiroldegiak 2022an jaso dituen 8.042 erabiltzaileen artean, %31 emakumeak izan dira eta %69, berriz, gizonezkoak. Bestalde, %90,45 Goierri eskualdeko herritarrak izan dira: Ordiziatik 959, Zumarragatik 533, Urretxutik 334, eta Legazpitik 184. Beasaindarren aldetik, 437 abonatu izan dira Mugiment egitasmoan dauden EAEko beste 73 kiroldegiak erabili dituztenak.
Udalak positibotzat jotzen ditu datuak. Horregatik, ekimenean jarraitzea erabaki da urtarrileko osoko bilkuran. Izan ere, azken urtean Antzizar kiroldegiko bazkide kopuruak gora egin du, pandemiak eragindako bi urteko beherakada gaindituz. 2022an ia mila bazkide berreskuratu dira; hori dela eta, orain zortzi urteko bazkide kopurara bueltatu da Beasaingo kiroldegia (5.212 bazkide).
Udalaren hitzetan, “ekimenaren helburua kirolaren praktika susta-tzea da, sedentarismoa murriztea eta euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzea, edonon gaudela ere, bazkideari gaikostu bat suposatu gabe”. Atxikitzearen arrazoia ere “kirol instalakuntzen eta praktiken eskaintza handitzea da, bai eta baliabide publikoen erabilera hobetzea ere, lehendik dauden kirol-azpiegituren erabilera optimizatuz. Gainera, kiroldegiaren mantenu gastuei aurre egiteko finan-tzaketa gehigarri bat lortzen da”.
Non eta nola
Mugiment Kirol Txartela doako txartel birtuala da. Horregatik, mugikorrean deskargatuta izatea beharrazkoa da egitasmoak eskaintzen dituen abantailez gozatzeko. Txartela mugikorretarako eskuragarri dagoen aplikazioan lortu daiteke. Aplikazioan ere ekimenaren zati diren kiroldegietako ordutegiak eta zerbitzuak kontsultatu daitezke, izan ere, udalerri bakoitzak bere zerbitzu eta ordutegi-eskaintza ezarri du.
Beasain ez ezik, eskualdeko beste herri batzuk ere programara atxiki dira, hain zuzen ere: Ordizia, Segura, Zegama, Ataun eta Ormaiztegi. Azkeneko bi udalerri goierritar hauek duela gutxi gehitu dira Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen kirol ekimenera.