Debagoieneko bidezidorren jaialdiak V. edizioa osatuko du urriaren 18tik 24ra bitartean. Aurten Antzuola izango da protagonista, hortaz, herrian antolatuko dira ekimen nagusiak.
Gipuzkoako Kale Nagusian Ana Herizekin, Debagoiena Mankomunitateko turismo teknikariarekin, hitz egin dugu honen guztiaren inguruan eta adierazi dizkigu zeintzuk diren egun hauetan egingo diren irteeren berezitasunak.
Herizek azpimarratu nahi izan du jailadi honen helburua: "senderismoaren erreferente izatea eskualdeko turismo eskaera denboralditik at sustatzeko".
Bost urte daramate jaialdia antoaltzen baina aurtengoa, edukiera dela eta, aurretik izena eman beharko da web-orriaren bitartez.