Araba

Arabako 16 ibilbide berdeen gida sortu dute

Lerro hauekin batera agertzen den irudian, Arabako Foru Aldundian atzo egindako aurkezpena. | ARGAZKIA: UTZITA

Arabak hainbat aukera eskaintzen ditu naturarekin lotzeko eta lurraldearen paisaia berdeez gozatzeko. Ibilbide horiek hobeto ezagutzeko, Arabako Foru Aldundiak lurraldeko ibilbide berdeen 16 ibilbide bildu eta eguneratu ditu gida batean.

Zehazki, Arabako Foru Aldundiak lurralde honetako ibilbide berdeen 16 ibilbide bildu eta eguneratu ditu gida batean. Bizikleta txangoak Arabako Ibilbide Berdeen Sarean izeneko argitalpenak proposamen berriak jasotzen ditu, hala nola Delikako ibilbidea eta Posten Errege Bidea. “Hau da Arabako dibertsitatea, paisaiak eta aberastasun naturala erakusten dituzten familia ibilaldiak proposatzen dituen gidaren bosgarren edizioa”, azaldu zuten atzo Foru Aldundiako kideek gida honen aurkezpenean. Aurkezpenean, Josean Galera Ingurumeneko foru-diputatuak esan zuen gida bat dela lurraldea ezagutzeko bidea ematen duena, eta haren balio kulturalak eta natura bera barne hartzen dituena. Adierazi zuenez, gida bat da aukera ematen duena “lurraldea eta haren balio kultural eta naturalak ezagutzeko. Arabako lurraldean natura oso oparoa da. Haren geografiaren % 28 Europako Natura 2000 Sare Ekologikoaren zati da, bai eta parke naturalen eta biotopo babestuen, Ramsar hezeguneen, paisaia bikain eta berezien eta Korridore Ekologikoen Sarearen zati ere”, azpimarratu zuen. Azpimarratu behar da liburu hau herritar guztiek eskura izan dezaten argitaratu dela, eta, horregatik, euskaraz nahiz gaztelaniaz idatzi da eta eskuragarri egongo da udal eta foru liburutegi guztietan, baita lurraldeko liburu-dendetan ere. Erosi nahi dutenentzat, publikoarentzako salmenta zortzi eurokoa da. Halaber, dokumentuaren eguneratzeak ibilaldi berriak dakartza, natura maite duten guztientzat ibilbide eta bide berriak ahalbidetuko dituztenak. Izan ere, dokumentua eguneratzean pasealeku berriak sartu dira, eta haiei esker “Delikatik abiatzen den ibilbide zirkularra ibili ahal izango da, eta haritz eta pagoen baso baten bidez, Nerbioi ibaitik gora egiten du. Posten Errege Bidea ere komunikazio lotura garrantzitsua izan zen XV. mendean, Madril eta Frantzia arteko errege posta eta diligentzien bitartez. 30 kilometro baino gehiagoko ibilbide honetan txirrindulariek Arabako Lautadako pasaia tipikoez gozatuko dute, Zadorra ibaiaren bazterrean”, erantsi zuten. Ibilbidea Uribarri Ganboako urtegiaren ondotik pasatzen da, eta Mendixurko parke ornitologikoa inguratzen du, zeina baitago nazioarteko Ramsar hezegune gisa katalogatuta dauden urtegiaren adarretan.

PROPOSAMENAK

Proposamen bakoitzak honako hauek ditu: argazkiak, ibilbidea inguratzen duen deskribapen labur bat, kilometro puntuak, fitxa teknikoak, mapak eta profilak; bai eta natura, kultura eta aisialdi intereseko datuak ere, “balizko erabiltzaileei ibilbidea prestatzeko behar duten informazio guztia emateko, ibilbidearen zailtasuna ebaluatzeko eta datu interesgarriak nabarmentzeko”, azaldu zuen foru diputatuak. Ibilbide horiek lurraldeko parke naturalak, “Natura 2000 Sareko guneak, paisaia berezi eta bikainak, hezeguneak edo Kontserbazio Bereziko Eremuak zeharkatzen dituzte”. Arabak 1.142 kilometroko ibilbide berdeen sarea du, lurraldea egituratzeko eta naturagune desberdinak elkarrekin lotzeko, baita intereseko herri edo lekuak ere. Urtarrilaren 1etik gaur arte, lurraldeko ibilbide berde guztietan, milioi erdi pertsonak baino gehiagok egin dituzte ibilbideak oinez edo bizikletaz, ondorioztatu zutenez.

05/11/2022