Araba

Arabako historia

Informazio horretatik kanpoko irudia.
Informazio horretatik kanpoko irudia. / Alex Larretxi

Arabako Foru Aldundiak lurraldeko kuadrilletako emakumeen memoria historikoa berreskuratu du Arabako emakumeen aztarnak historian izenburuko argitalpenean, besteak beste, Trebiñuko emakume ehiztari-biltzaileen istorioak, Alaitzako erditze errituak, Arabako Mendialdeko serorak, Aramaioko emagin leinuak, Bastidako maistra errepublikanoak, Laudioko industria langileak eta Añanako emakume gatzgileak bilduz.

Iñaki Gurtubai Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatuak eta Savina Lafita antropologo, ikerketa feministetan aditu eta Errotik erakundeko kideak aurkesztu dute lana; hain zuzen, erakunde hori arduratu da Arabako ikastetxeetara bidaliko diren materialak lantzeaz.

"Arabako historia kontatu denean gizonezkoen ekarpena azpimarratu izan da, eta ikuspegi horrek emakumeen papera albo batean utzi du hainbat mendez. 'Arabako emakumeen aztarnak historian' lanaren argitalpenaren bidez, Arabako emakumeek mendeetan zehar egindako ekarpenak berreskuratu eta nabarmendu nahi dugu eta, aldi berean, eta emakumeak mendeko plano batean utzi dituzten desberdinkeriak ikusarazi", azaldu du Gurtubaik.

PROIEKTUA

Proiektua Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Foru Planaren (2022-2026) esparruan sortu zen, emakumeak gizartean ez agertzeari aurre egiteko eta kontakizun inklusiboagoa eraikitzeko xedez.

Gurtubairen hitzetan, "ezagutzen dugun historiaren ikuspegia partziala da. Emakumeen lorpenak eta borrokak ezkutatzeaz gain, iraganaz dugun pertzepzioa desitxuratzen du eta oraindik ere emakumeak baloratzeko modua baldintzatzen duten estereotipoak indartzen ditu".

2025-03-06T12:14:37+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo