Emakumeentzako proiektuak, emakume baten eskutik. Uxue Urzelaik bi urte daramatza egunero lanean koronabirusaren pandemian sortu zuen proiektu batean, emakumearen ongizaterako pentsatua. Konpresak organikoak, oihalezkoak eta ekologikoak dira, eta emakumearen osasunean oinarritzen dira hilekoarekin dagoenean. Horrez gain, Urzelaik hainbat laguntza mota eskaintzen dizkio emakumeari, hala nola Yoga haurdunaldian edo erditu ondoren.
Hala, emakumeentzat bideratutako emakume baten proiektu honek bere urtebetetzea betetzen du, bi urteko bizitza, emakumeen osasun-kalitatea hobetuz. "Duela bi urte sortu nuen Urzelai proiektua, konfinamenduaren erdi erdian. Nik jada baneramatzan sei bat urte oihalezko konpresak erabiltzen, nik neuk egindakoak eta bide horretan hilekoaren eta odola jasotzeko modu konbentzionalen inguruan formatzen joan nintzen", azaltzen du DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian. "Gero eta gehiago irakurriz, orduan eta argiago nuen oihalezko konpresak oso alternatiba ona eta beharrezko zirela odola jasotzeko produktu konbentzionalen aurrean. Konpresa eta tanpoi normalek plastikoak, zuritzaileak eta usaintzaile kimikoak dituzte, besteak beste. Produktu kimiko hauek gure fluxu eta mukosarekin nahasten direnean baginan, uteroan eta obarioetan txertatzen dira", gaineratzen du.
Denbora horretan, osasun intimoa zaintzeko aukerarik onenak aztertzen joan da, eta bere produktua hobetzen joan da. Zentzu honetan, gazte euskaldun honek berrikuntzak egiten jarraitu du. "Konpresa eta tanpoi konbentzionalek bi ondorio nagusi dituzte, besteak beste: bata ekologikoa, hauek produkzioan eta hondakin bilakatzen direneko kudeaketan kutsatzaileak barra-barra sortzen baitira. Beste ondorio nagusia emakumeok osasun arazoak sortzeko arrisku larrian jartzen gaituztela da. Zorionez eta ondo kostata, baina biomedikuntzan gero eta ikerketa gehiago daude produktu konbentzional hauek gure osasunean izan ditzaketen arazoen inguruan eta hauen aburuz, hileko minari lotuak egon daitezke, obario polikistikoa sortzen lagungarriak izan ahal dira, ultzera baginalak sortu ahal dituzte, baita azaleko arazo larriak ere".
Urzelai konpresak 100% algoi organikodunak, artisauak, emakume baten eskutik eta Arabako landa gunean eginak dira. "Aurreko arrazoi guzti horiengatik sortu nuen proiektua. Konpresa eta edoskitzeko diskoak sortzeaz gain, pobrezia menstrualari aurre egiteko aletxoa jartzeko nahian edo bi proposamen ditut martxan: lehenengoa, elkartasun poltsa bat, bertan, nahi duenak ahal duen diru kantitatea ipintzen du eta egoera prekarizatuan dauden gorputz menstruanteek erabili ahal izaten dute. Bestea, berriz, oihalezko konpresak sortzeko tailerra da, emakumeen artean batu eta gure alternatiba propioak sortzeko aukera", azpimarratu du. Azkenik, haurdunaldi, erditze eta erditu ondorengo garaiko bidelaguntza ere eskaintzen du. Bakarka Doula gisa eta taldean Yoga Perinataleko saioak gidatuz (haurdunaldian edo erditu ondorenean). Horrela, lan horretan, aurrera egiten du, emakumeei laguntzeko, emakume baten eskutik.
Pobrezia menstruala Zer da pobrezia menstruala? Uxue Urzelairen hitzetan, odola jasotzeko aukera egokirik ez izatea da, prekarizazio ekonomikoagatik edo informazio faltagatik, besteak beste. Zer egiten dute egoera honetan daudenek? "Komuneko papera, kartoia edo arropa zahar moztua erabili. Konpresa eta tanpoien erabilera orduak gehitu. Janaria erostea edo produktu higienikoak erostearen artean aukeratu behar izatea", ondorioztatu du. Horregatik du martxan azaldutako proiektu berria.
"Konpresa eta tanpoi normalek plastikoak, zuritzaileak kimikoak dituzte"
Uxue Urzelai