Buscar
Araba

“Arabar guztiak animatzen ditugu kabalgataren eta Gabonetako magia hori gurekin partekatzera”

Kabalgata hasi baino ordu gutxira, Errege Magoek elkarrizketa hau egin dute eta pozik eta gogoz agertu dira arabarrekin berriro elkartzeagatik

Opariz betetako poltsak ekartzen dituzte, baina batez ere itxaropena, ilusioa, magia eta maitasuna ekartzen dituzte. Errege Magoak gaur itzuliko dira Gasteizera, umeentzako ilusioz beteta. Beraien bisita, Gabonen amaiera iragartzen du, baina zer modu hoberik Gabonak agurtzeko, hain esperantzaz eta desiraz, bereziki, haurrentzat, egindako bisita honekin baino?

Melchor, Gaspar eta Baltasar DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunnkarian elkarrizketa hau eskeini dute, eta pozarren agertu dira urtero Arabako familiengandik jaso-tzen duten harrerarekin. Hala, Melchor, Gaspar eta Baltasar Ekialdetik itzuli dira hiria magiaz betetzera. Errege Magoek bide luzea egin dute une berezi hau Gasteizko neskamutilekin partekatu ahal izateko, gau lanpetuari aurre egin baino lehen. Etorrera eta Udaletxetiko agurraren ostean, eta haurrekin Goiuri Jauregian elkartu ondoren, Errege Magoen Desfilea izango da hitzordu nagusia.

Ordu gutxiren buruan, Arabako familiekin egongo zarete berriro, eta, ordu gutxiren buruan, opari guztiak banatzen hasiko zarete, etxetik etxe. Dena prest duzue? Zer moduz doaz nerbio horiek?

–(Melchor): Oso pozik eta ilusioz beterik gaude, eta agurtzeko, besarkatzeko eta Arabako haurrak ikusten hasteko gogoz. Urtez urte egiten dugun bezala, ez gara hain urduri jartzen, baina gogo handia dugu eta, batez ere, unea iristeko ilusio handia. Gure laguntzaileek jaso dituzte gutun guztiak, banan-banan irakurri ditugu, baina orain karta horiek idatzi dizkiguten haur guztiekin topo egin behar dugu eta irrikan gaude horretarako.

Eta zer eskatzen dizuete aurten?

–(Gaspar): Urtero eskatzen dutenaren antzeko gauzak eskatzen dizkigute, baina, normala denez, opariak bana-tzen daramatzagun bi mila urte hauetan, opari-mota aldatuz joan da. Aurten ere gehien eskatu digutena teknologiarekin lotutako jolasak dira, gaur egun familietako txikienen eta gazteenen artean teknologia asko gustatzen dela dirudi. Beraz, aurten ere teknologiarekin lotutako gauza asko eskatu dizkigute. Hala ere, baloiak, mahai-jokoak, patineteak edo antzeko joko tradizionalak ere asko eskatzen dira.

Bi urteko pandemiaren ondoren, pixkanaka normaltasuna berreskuratu da. Aurten, Errege Magoek ospitaleetara joango zarete gaixotasunen baten aurka borrokan ari diren haurrekin elkartzera?

–(Baltasar): Bai, aurten, zorionez, Txagorritxuko ospitalean dauden haurrak bisitatuko ditugu berriro, eta adinekoak ere bisitatuko ditugu egoitzetan. Horrela, gu ikustera etorri ezin izan direnak, gu joango gara haiengana. 2019an bisitatu genituen azken aldiz, eta aurten, azkenean, normaltasunari heldu ahal izango diogu alderdi horretan ere. Nik uste dut ilusio handia egingo diela haurrei zein helduagoei.

–(Gaspar): Asko gustatzen zaigu itzultzeko eta ilusio eta itxaropen gehien behar duten haur guztiak besarkatu ahal izateko ideia. Gure-tzat ez dira bisita errazak, edozein jostailuren gainetik osasuna eskatzen digute. Baina gure bihotza handitu egiten da bisitatzera goazenean. Bisita horietan alaitasuna, ilusioa eta irribarrea eramaten dizkiegu haurrei indarra hartu eta animoak emateko, indar handiagoz eta askoz ere pozago borrokatzen jarrai dezaten. Gure-tzat gure bisitari esker umetxoek ilusioari eustea da munduko politena.

Zer balantze egiten duzue 2022 honetaz; helduei ikatz asko banatu beharko zaie?

–(Melchor): Jendea gero eta ardura-tsuagoa da, eta gero eta ikatz gutxiago ekartzen eta banatzen dugu. Izan ere, ikatza beti eskatzen diogu Olen-tzerori, berak ematen digu. Eta, zorionez, gero eta gutxiago eskatu behar diogu. Hau da, gero eta ikatz gutxiago behar dugu, Arabako haurrak eta familiak gero eta hobeto portatzen direlako. Aitortu behar dut, oro har, haurrak helduak baino hobeto portatzen direla; beti dute bihotz hobea, apalagoak izaten dira. Baina garran-tzitsuena jende ona izatea da, ondo portatzea, apaltasuna izatea. Eta, oro har, hori denok ematen dugu. Heldu batzuk okerrago portatzen dira, baina bizitzaren inguruabarrak dira.

–(Baltasar): Aurten okerrago portatu diren helduak badaude, baina horretarako gaude Errege Magoak, mezu garrantzitsuena eraldatu eta helarazteko: bihotz ona izateko beharra. Pixkanaka lortzen ari garela uste dut.

Helduok ere zuen bisitako haurren ilusio bera dugu?

–(Melchor): Nik uste dut Gabonetako magia denontzat dela. Guk ilusio hori mundu guztiari banatzen diogu, nagusiei, txikiei edo helduagoei. Poza eta ilusioa banatzea da gure lehen helburua. Espero dugu kabalgata honetan jende askok harrera egingo digula, urtero bezala. Gainera, zorionez, eguraldi ona egingo du eta ez du euririk egingo; beraz, arabar guztiak animatzen ditugu Gabonetako magiaren tarte hori gurekin partekatzera. Oso pozik gaude Araban egoteagatik.

Zuen kabalgata ilusioz egiten da, baina baita nostalgiaz ere: Gabonetako zaletuenentzat, Gabonen amaiera iragartzen du.

–(Melchor): Baina horrela izan da beti. Zer hobeto Gabonak agurtzeko opariak jaso eta gurea bezain bisita berezia baino?

2023-01-06T10:00:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo