Frantziako Gobernuak polizien presentzia areagotuko du bere mugetan datorren Santu Guztien egunetik 2025eko apririlera arte. Maiz hartutako neurria da, aurrekoan Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak zirela eta ezarri zituzten eta, antza denez, azaroaren 1etik aurrera ezarriko diren neurrien zergatia pertsonaren trafikoaren aurka borrokatzea da.
Zein eragin edukiko dute kontrol polizialek?
Hendaia, Urruña eta Irun arteko bi igarobideetan sumatuko dira, Santiago Zubian 24 orduko presentzia poliziala egongo da, autopistak kontrolpean egongo dira, mendietan ere egongo dira poliziak eta Hondarribia eta Hendaia arteko zerbitzu nautikoa ere egongo da zaintzapean.
Irungo Harrera Sareko bozeramaileak, Ion Arangurenek, adierazi du kontro hauek sufrimendua areagotzeko helburua besterik ez dutela, ezin baita eten prozesu migratorioa. "Zazpi urte daramate mugak kontrolatzeko salbuespenezko neurriak ezartzen eta kontrol arraziztak besterik ez dira".