Aretxabaletak ospea lortu du haren tomatearen kalitatea dela eta. Aurreko hilabetean Espainiako tomaterik hoberenaren titulua irabazi zuen eta lortutako ospeak eragin zuzena izan du aste honetan ospatzen ari den Tomatearen Astean.
Unai Elkororekin, Aretxabaletako alkatearekin, hitz egin dugu Gipuzkoako Kale Nagusian eta adierazi digu aurtengo jailadia sutsuagoa izaten ari dela. "Jende asko gerturatu da hazien bila" orain, tomatea hoberenaren titulua irabazi dutela. Hala ere, oraindik, Aretxabaletako hoberena hautatu behar da eta horretarako itxutasuna izango da kontuan, hala esplikatu du alkateak.
Bestalde, asteburuan zehar ez da soilik tomate lehiaketa gertatuko, tomate pintxoak dastatzeko aukera ere izango baitute bisitariek. Gauzak horrela, Onda Vascako mikrofonoak aprobetxatuz, Elkorok gure entzuleak gonbidatu ditu Aretxabaletatik pasatzera.