Buscar
Gipuzkoa

Aretxaga: "Gipuzkoan oso euskaldunak gara eta gazteek euskaraz ikastea eskatzen dute"

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak Lanbide Heziketa Duala Euskaraz aitortza ekitaldia egin dute
Dos alumnas de FP realizan clases prácticas
Aretxaga: "Gipuzkoan oso euskaldunak gara eta gazteek euskaraz ikastea eskatzen dute"
Escuchar
01:02

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Lanbide Heziketa Duala Euskaraz ekimenaren aitortza ekitaldian parte hartu dute eguerdi honetan Arrasaten. Euskararen erabilera zabaltzeko ahaleginean erreferente diren Gipuzkoako lantoki eta Lanbide Heziketako ikastetxe eta ikasleen jarduna aitortu dute ekitaldian. 

Bertan, adibidez, Erreka Kooperativa egon da. Enpresa honetan, ikaleek euskaraz egiten dute eta, etortzen ari diren pertsona berrietan joera mantendu egiten da. Hala adierazi dugu Oihana Ezkurrka, enpresako giza baliabideen zuzendaria. "Harrobia egiten ari gara enpresara ikastera etortzen diren ikasleekin eta gehienek egiten dute euskaraz".

Bestalde, Gorka Aretxaga ere egon da bertan. Bera Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria eta HETELeko (Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkartea) arduraduna da. Aretxagak azpimarratu du Gipuzkoa oso euskalduna den lurraldea dela eta gazte gehienek bilatzen dutela euskarazko formakuntza. Hala ere, Aretxagak erronka handi bat dagoela azpimarratu du Gipuzkoako Kale Nagusian; erronka hori hiztegi faltarekin dauka zerikusia "landu egin behar dugu gehio enpresa mailan teknologia hitz teknikoak, aspaldi garatu genuen alderdi teknikoen itzulketak eta integratu dira gure egunerokotasunean eta guaza bera egin beharko litzateke hitz teknikoekin".

2023-03-06T12:53:29+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo