Halaber, ondorioak ere aterako ditu
Argituz, Giza Eskubideen aldeko elkartea, behatoki independiente baten sorrera bultzatzen ari da, Gasteizen eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak (EESK) berma-tzeko ahaleginean. Izan ere, behatokiak alor honetan lanean ari diren gizarte erakundeen tresna eraginkorra izan nahi du.
Ildo horretatik, Juan Ibarrondo idazle eta elkarte horretako kideak atzo egunkari honetan azaldu zuenez, gizarte zibileko elkarteentzako laguntza "eraginkorra" izan nahi du behatokiak. Gainera, erakunde berri honek txostenak egingo ditu non Gasteizen eman daitezkeen eskubide urraketak salatuko dituen eta, halaber, ondorioak aterako ditu eta gomendioak helaraziko dizkie administrazio publikoko arduradunei eskubide horiek bete daitezen, jakinarazi zuenez. Hala, behatokia sor-tzeko bidean jardunaldiak antolatu ditu Argituz elkarteak, datorren osteguna, ostirala eta 19rako Ignacio Aldekoa Kultur Etxean. Bertan izango dira, besteak beste, Christian Curtis, Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Aholkularia eta Irene Escorihuela Barcelonako EESK Behatokiaren zuzendaria. Bestalde, bigarren jardunaldian, datorren ostiralean ospatuko dena, Gasteizko eragileak izango dira protagonistak; mahai inguru baten bidez Gasteizen eskubide sozialak zenbateraino betetzen diren neurtuko dute. Azken egunean, 19an, etxebizitzaren gaia landuko da Gasteizko Alde Zaharrera bisita eginez.
Jardunaldi horien ordutegiari dagokionez, egun batetik bestera aldatuko da. Adibidez, ostegunean arratsaldeko ordutegian hasiko da, bostetan, hain zuzen. José Ángel Cuerdarekin (Gasteizko alkate ohia) eta Aintzane Gamizekin (Argituz taldeko ekintzailea) hasiko da saioa. Egun horretan bertan, ordu erdi geroago (programazioaren arabera), bideokonferentzia bat izango da Iñaki Lasagabaster EHUko Administrazio Zuzenbideko katedradunaren eskutik. Egun horretan, arratsaldeko 20:30etan itxiko da saioa, eta ordura arte hainbat hitzaldi emango dira, baita galdera-erantzun saio sorta bat ere. Hurrengo egunean, arratsaldeko seietan hasiko dira jardunaldiak, eta Manzanares Cortes txostena aurkezteko hitzaldia emango da. Gainera, hitzaldiak, galderen txanda, mahai-ingurua eta eztabaida 20:45ak arte luzatuko dira, programazioan zehazten den bezala. Eta, azkenik, larunbatean, hilak 19, goizeko hamaiketan hasiko dira bisita gidatu batekin, Gasteizko etxebizitzaren arazoaz hitz egiteko.
"Kezkatuta" Ibarrondok azaldu zuenez, egungo egoerarekiko "kezkatik" sortzen da behatoki hori. Zehazki, eta bere azalpenen arabera, "behatoki hau sortzeko ideia kezkaturik gaudelako sortu zen, gero eta albiste eta txosten gehiago baitaude gizarte-eskubideen inguruan". Eta gaineratu zuen: "Hau da, gero eta arazo gehiago daude etxebizitza kontuetan, etxerik gabe edo zaintzen diharduten langileen egoerarekin. Eta behatoki hori sortu nahi dugu arazo horiei irtenbidea emateko", zehaztu zuen.
Bestalde, behatoki honek hiru alderdi bereizi nahi ditu: Lehena, behatoki independentea izatea, hau da, inongo erakunderen mende ez egotea eta gizarte zibilaz sortua izatea gizarte zibilarentzat. Bigarrenik, tokiko eremu geografiko batean kokatuta egotea, bertan laguntza eskaintzeko. Eta, hirugarrenik, parte hartzeko lana bultzatuko du behatokiak. Momentuz, elkarteak lehen urratsak eman ditu "baina jardunaldiak izango dira egiteko ditugun guztien lehen urratsak".
Argituz
Giza eskubideen alde
Zer da 'Argituz' eta zer egiten dute? Argituz Giza Eskubideen Aldeko Elkartea da, irabazi asmorik gabekoa. Euskal esparruan pertsona guztiek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta giza eskubideen nazioarteko beste arau batzuetan aldarrikatutako giza eskubide guztiez gozatzea du helburu. Gainera, Argituz programaren helburuak dira Giza Eskubideen errespetuan oinarritutako kultura bultzatzea eta Nazioarteko Zuzenbidearen erabilerari buruz kontzientziatzea, "Euskal Herrian gertatutakoekin alderatuz", beraien web orrialdean azaltzen duten bezala.
Xehetasunez
Behatokia. Argituz, Giza Eskubideen aldeko elkartea, behatoki independiente baten sorrera bultzatzen ari da, Gasteizen eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak (EESK) bermatzeko ahaleginean. Izan ere, behatokiak alor honetan lanean ari diren gizarte erakundeen tresna eraginkorra izan nahi du.
Programazioa. Juan Ibarrondo idazle eta elkarte horretako kideak atzo egunkari honetan azaldu zuenez, gizarte zibileko elkarteentzako laguntza "eraginkorra" izan nahi du behatokiak. Gainera, erakunde berri honek txostenak egingo ditu non Gasteizen eman daitezkeen eskubide urraketak salatuko dituen eta, halaber, ondorioak aterako ditu eta gomendioak helaraziko dizkie administrazio publikoko arduradunei eskubide horiek bete daitezen, jakinarazi zuenez. Hala, behatokia sortzeko bidean jardunaldiak antolatu ditu Argituz elkarteak, datorren osteguna, ostirala eta 19rako Ignacio Aldekoa Kultur Etxean.
Ordutegiak. Jardunaldi horien ordutegiari dagokionez, egun batetik bestera aldatu egingo da. Adibidez, ostegunean arratsaldeko ordutegian hasiko da, bostetan, hain zuzen. José Ángel Cuerdarekin (Gasteizko alkate ohia) eta Aintzane Gamizekin (Argituz taldeko ekintzailea) hasiko da saioa. Egun horretan, arratsaldeko 20:30etan itxiko da saioa, eta ordura arte hainbat hi-tzaldi emango dira, baita galdera-erantzun saio sorta bat ere.
Esaldia
Juan Ibarrondo "gero eta arazo gehiago daude gaur egun"
"Behatoki hori sortzeko ideia kezkaturik gaudelako sortu zen, gero eta albiste eta txosten gehiago baitaude gizarte-eskubideen inguruan". Eta gaineratu zuen: "Hau da, gero eta arazo gehiago daude gaur egun etxebizitza kontuetan, etxerik gabe edo zaintzen diharduten langileen egoerarekin. Eta behatoki hau sortu nahi dugu arazo horiei irtenbidea emateko", azpimarratu zuen.