Gipuzkoa

Ariana Nespereira arrasatearrak Euskadi ordezkatuko du Palma de Mallorcan izango diren Filosofia olinpiadetan

Arrasate BHIko ikaslea EAEko lehiaketan irabazlea izan da
Arrasate Institutuko ikasle eta irakasleak. Ariana Nespereira, bosgarrena, zutik.
Arrasate Institutuko ikasle eta irakasleak. Ariana Nespereira, bosgarrena, zutik. / Arrasate BHI.

Actualizado hace 7 minutos

Arrasate Institutuko Batxilergoko lehen mailako ikasleek Euskadiko Filosofia olinpiadetan parte hartu dute, bideogintzako modalitatean. Filosofia, euskara eta argazkigintzako ikasgaietan ekoiztu dituzte lanak. Irabazlea Arrasate BHIko Ariana Nespereira Rojo ikaslea izan da, eta euskarazko defentsarik onenaren saria ere eskuratu du.

EAEko 45 ikastetxek parte hartu dute

Lehiaketan EAEko 45 ikastetxek parte hartu dute; guztira 105 bideo aurkeztuz. Hamabi finalisten artean, Arrasate Institutuko lau talde izan dira.

Nespereirak, irabazle izanik, Euskadi ordezkatuko du martxoaren 28an eta 29an Palma de Mallorcan jokatuko den estatu mailako finalean.

2025-03-07T00:07:19+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo